14:05

Politika

Koronabirusa

"Erabakitze partekatuaren eredu alemaniarretik" lan egiteko eskatu du Urkulluk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Deseskalatze prozesua abiatzeko, "irizpide gehiago eta tutoretza gutxiago" eskatu dizkio lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari.

1:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koronabirusaren pandemiaren aurrean, deseskalatze prozesua abiatzeko helburuz, "irizpide gehiago eta tutoretza gutxiago" eskatu dizkio Iñigo Urkullu lehendakariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari igande honetan izandako Erkidegoetako presidenteen arteko bideokonferentzian.

Gainera, "erabakitze partekatuaren Alemaniako eredutik" abiatuta lan egiteko eskatu dio Sanchezi, "irizpide orokorrak partekatuz, baina Erkidegoetako eskumen-esparruak errespetatuta".

Erkidegoetako presidenteekin bildu aurretik, Sanchezek larunbatetan egiten duen prentsaurrekoagatik bere haserrea erakutsi du lehendakariak, esanez bilera horien lehentasunak zehaztu behar direla. Gainera, "agertoki ekonomiko eta finantzario ziurra" eskatu dio, jakiteko zeintzuk baliabide dituzten Erkidegoek eta zein den euren zor-gaitasuna, "neurri ekonomiko berriak abiatu ahal izateko".

Euskadin, zehazki, "aurrekontu-egonkortasunerako bide berri bat hitzartzeko beharra" adierazi du, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren esparruan, alegia.

Bere hitzaldiaren hasieran Gernikako bonbardaketa aipatu du Urkulluk, gaurko egunean 83 urte bete baitira. Horrela, lehendakariak omenaldia egin die bonbardaketaren biktimei, eta azpimarratu du Gernikan gertatutakoa gainditzeko gaitasunaren adibide bat dela gaur egun.

"Lehen mailako Osasun Arreta indartzeko fasean gaude"

Jarraian, Pedro Sanchez Espainiako presidenteari zuzendu zaio azalduz zeintzuk diren Euskadirentzako lehentasunak, bere iritziz.

Lehenik eta behin, "Lehen mailako Osasun Arreta indartzea eta COVID-19 pazienteen atzematea, 4.000 test baino gehiago eginez". Lehentasun sozio-ekonomikoari dagokionez, "aurrekontu-egonkortasunerako bide berri bat hitzartzeko beharra" azpimarratu du, "berehalako osasun-premia sozialei erantzuteko, baita ekonomia eta enplegua suspertzeko ere". Bestalde, Kogobernantza, Koordinazio eta Erantzukidetasun eredu bat aplikatu behar dela adierazi du lehendakariak.

Urkulluren hitzetan, eredu horrek "oinarri komun partekatuak" izango lituzke eta "hurbileko exekuzioa ezarrita, errealitatera egokituta subsidiariotasun-printzipiotik, autogobernua errespetatuz".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena