10:08

Politika

Koronabirusa

Urkulluk COVID-19aren berri emango dio gaur Eusko Legebiltzarrari, aurrez aurre

Agentziak | Erredakzioa

Agerraldia 10:00etan hasiko da, eta bertan lehendakariak pandemia horrek orain arte EAEn izan dituen ondorioak azalduko ditu.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu lehendakaria, Ajuria Enean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldi presentziala egingo du Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean gaur (apirilak 24), koronabirusaren pandemiaren aurrean hartutako neurrien berri emateko. Jarraitu agerraldi osoa zuzenean, eitb.eus atarian.

Hala erabaki du astearte honetan Legebiltzarreko Mahaiak, Jaurlaritzako iturriek EFE Agentziari baieztatu diotenez. Bileran, ostiralean EH Bilduk egindako legezkoak ez diren bi proposamen eztabaidatzea ere onartu da, koronabirusaren pandemiak saltoki txikietan eta kulturan izan duen eraginari loturikoak.

Urkulluren agerraldia lehendakariak berak eskatu du. 10:00etan hasiko da eta  COVID-19ak orain arte utzi dituen ondorioez hitz egingo du, baita Euskadin pandemiari aurre egiteko hartu diren neurriez ere.

Oraingo honetan, Ganbarako Mahaiak lehendakariaren agerraldia modu presentzialean egitea erabaki du. Gainera, Diputazio Iraunkorra osatzen duten ordezkariek (22) botoa beste norbaiten esku uzteko aukera izango dute bertaratu ezin badira, "ezohiko egoeran gaudelako" eta "aurrekaririk ezarri gabe". Horrela, Legebiltzarrak "parte-hartze politikoaren eskubidea" babesten du, baita legebiltzarkideen osasuna ere.

Lehendakariak mintzalarien tribunatik hitz egingo du, eta bozeramaileek euren eserlekuetatik. Botoa beste norbaiten esku utzi nahi duten ordezkariek ostegun arratsaldea baino lehen egin beharko dute eskaera.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia agerraldi presentzialean egongo dela baieztatu dute alderditik. Mendiak alta jaso du jada koronabirusa gainditu ostean. Txarli Prieto eta Jose Antonio Pastor, aitzitik, ez dira joango, arriskuko taldeen multzoan baitaude, eta boto beste norbaiten esku utziko dute.

Apirilaren 2an, Urkulluk "batzar informatiboa" izan zuen alderdi ezberdinetako bozeramaileekin, Jaurlaritzak hartutako neurrien berri emateko. Hala, ez da legebiltzarkideei azalpenak emango dizkien lehen aldia.

Bestalde, Ganbarako Mahaiak ez du onartu EH Bilduk eskatutako Estefania Beltran de Heredia Segurtasun kontseilariaren agerraldia. Ertzaintzak Bilboko San Frantzisko auzoan bizilagun batzuei martxoaren 29ko gertakaria grabatu eta zabaltzeagatik jarritako isunak azaltzea nahi zuen EH Bilduk. Koalizioak dioenez, "ertzainek buruko gaitza duen gazte bat eta bere ama kolpatu eta atxilotu zituzten". Mahaiak ez du onartu, ez duelako presazko ezta atzeratu ezin daitekeen eztabaidagaitzat jotzen.

BIDEOA: Oposizioko alderdiek mahai bat eskatu diote Urkulluri, krisiari aurre egiteko plana adosteko

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena