Politika
Koronabirusa
agentziak | erredakzioa
Plataformak uste du COVID-19aren krisia "inflexio puntu" eta "aurreko ereduetan sakontzeko ala bide berriak hartzeko aukera" dela.
Gure Eskuren aurkezpena. Argazkia: EiTB
Gure Esku autodeterminazioaren aldeko plataformak solasaldi digitalak antolatu ditu apirilaren 23tik maiatzaren 7ra, Youtubeko kanalaren bitartez, COVID-19aren krisiak suposatzen duen "inflexio puntua" baliatuta "aurreko ereduetan sakontzeko ala bide berriak hartzeko aukeraz" gogoeta egiteko.
"Bizi dugun osasun krisiak salbuespenezko egoera batera eraman gaitu; gure gizartearen indargune nahiz ahuleziak muturrera eraman eta azalera ekarri ditu", adierazi du Gure Eskuk ohar batean, eta gaineratu du "hamaika auzi" zeudela "mahai gainean krisi honen aurretik ere", baina ezin dela "uka egoera honetan gai asko eta askok esanahi berezia hartu dutela".
Hori dela eta, datozen asteetarako bost solasaldi antolatu dituzte "norabide bat ala beste hartu herritarrok erabaki beharko genukeela sinetsita", eta "Gelditu. Hausnartu. Erabaki" lelopean.
Saio horietako bakoitzean bizpahiru pertsonak hitz egingo dute ordu erdi inguruz gai jakin baten inguruan, eta "egoeraren analisia eta euren ustez behar diren aldaketak eta hartu beharreko erabakiak partekatuko dituzte".
Solasaldiak hauek izango dira: "Kultura: apustu egiteko garaia" (apirilak 23, 19:00etan), "Espazio publikoaren itxiera" (apirilak 28, 19:00etan), "Gobernantza ereduaren krisia" (apirilak 30, 19:00etan), "Elikadura eta kontsumoa: teoriatik praktikara" (maiatzak 5, 19:00etan) eta "Sistemaren krisia" (maiatzaren 7an, 19:00etan).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa