Politika
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJk jakinarazi du pandemiaren osteko neurriak eztabaidatuko diren batzordean parte hartuko duela, baina aurrez, foro horren inguruko xehetasunak emateko eskatu dio Sanchezi.
Andoni Ortuzar artxiboko argazki batean. EFE
EAJk jakinarazi du koronabirusaren pandemiaren ostean Estatua berreraikitzeko neurriak eztabaidatuko diren batzorde parlamentarioan parte hartuko duela, baina Espainiako Gobernua krisi honen aurrean inprobisatzen ari dela salatu du.
EAJren zuzendaritzak bilera telematikoa egin du gaur, buruzagi batzuk, tartean Andoni Ortuzar presidentea, Sabin Etxean izan badira ere.
Batzar horretan Pedro Sanchezek eta Pablo Casadok egindako ituna adostu dute. Espainiako Gobernuko presidenteak elkarrizketa mahai bat iragarri zuen. Koronabirusaren ondorioei aurre egiteko neurriak eztabaidatzeko lau lantalde sortzea erabaki zuen, eta bilerak astearte honetan abiatuko zirela esan zuen.
Alabaina, PPko buruzagiarekin egindako batzarrean, foro hori bertan behera uztea eta horren ordez Kongresuan batzorde bat eratzea adostu dute.
"Gaur gertatu denak agerian uzten ditu Espainiako Gobernuaren zehaztasun falta eta inprobisazioa, koronabirusaren krisian erabakigarriak diren gai askotan", kritikatu du EAJren zuzendaritzak.
"Lau lantaldeen funtzionamenduari buruzko dokumentazioa eta biharko batzarraren gai-ordena bidali eta gutxira jakinarazi dute Elkarrizketa Mahaia bertan behera geratzen dela", adierazi dute.
"Ulertzen dugu Espainiako Gobernuak oposizioko talde nagusienaren parte-hartzea bilatzea, baina ez dugu ulertzen nola antolatu duen foro bat PPrekin hitz egin aurretik", erantsi du.
Edonola ere, EAJk ziurtatu du batzorde horretan izango dela, baina datozen orduetan foro horri buruzko "informazio zehatza" igor diezaiola eskatu dio Sanchezen Gobernuari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa