11:55

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Iñaki Cabeses (NaBai):'Uxue Barkos ez da Kongresurako hautagai izango'

Erredakzioa

Horrez gain, NaBaik Iruñeko udaletxean daukan zinegotziak esan du Nafarroako Aralarrek ez duela koalizioa utziko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Cabases (NaBai) Iruñeko Udaleko zinegotziak uste du, koalizioak azaroaren 20ko hauteskundeetarako "beste Uxue Barkos bat" bilatu beharko duela, "guztiak ordezkatzeko gai izango dena"; izan ere, NaBairen diputatuak hautagaitza ez errepikatzeko konpromisoari eutsiko diola eta Iruñeko Udalean NaBairen ordezkaritza zuzentzera mugatuko dela iritzi dio.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Cabasesek esan du Aralar datozen hauteskundeetan NaBai koalizioaren baitan aurkeztuko dela. Koalizioa alderdien gainetik dagoela ere esan du, "Nafarroako errealitateak ahalegin eta estrategia berezia izatea suposatzen baitu".

Bestalde, ziur agertu da UPNk eta PSNk Nafarroako Gobernuan duten akordioa legegintzaldia amaitu arte mantenduko dutela, "UPNk beste alternatibarik ez duelako eta PSN iparra galduta dabilelako".


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena