Politika
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sanchezekin bideokonferentzia egin dute Moncloako Itunak berrargitaratzeko, koronabirusaren krisitik ateratzeko.
Albisteak (2)
Aitor Esteban EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari helarazi dio proposatzen duen "alderdien mahaia" ekonomiaren eta enpleguaren susperraldian zentratu behar dela, eta euskal autogobernua errespetatu behar dela.
Estebanek bideokonferentzia bat egin du Sanchezekin, presidenteak alderdi eta eragile sozial guztiekin hasitako erronda batean, Moncloako Itun batzuk berrargitaratzeko, koronabirusaren krisitik ateratzeko.
EAJko iturriek jakitera eman dutenez, "lehentasuna, behin osasun krisia bideratuta", ekonomia eta enplegua suspertzea izan behar da, eta horretara bideratu behar da "Espainiako Gobernuak proposatzen duen alderdien mahaia".
Estebanek ohartarazi du mahai horrek eta alarma egoerak ezin dutela "eskumen autonomikoak ordezkatu edo xurgatu", eta "erakundeen arteko lankidetza sustatu" behar duela.
"Premisa horiekin, EAJk Espainiako Gobernuak deituko duen alderdien mahaian parte hartuko du, eta bere ekarpen onenak egingo ditu guztiok egoera larri horretatik lehenbailehen atera gaitezen", gaineratu du Estebanek, EAJren arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa