Politika
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Jarduera ekonomikoari dagokionez, beharrezko neurriak hartu behar direla esan du, "konfinamendua berriro ezarriko balitz ondorioak okerragoak izango liratekeelako".
Albisteak (3)
COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren ondorioei erantzuteko asmoz Pedro Sanchezen gobernuarekin "hitz egiteko eta akordioak lortzeko" prest agertu da ostegun honetan Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea, baina aldez aurretik "zer egin nahi duen" argitu behar duela ohartarazi du.
"Sanchezek argitu behar du zer egin nahi duen eta zertaz hitz egin nahi duen. Badaude operazio batzuk gobernua kanporatu nahi dutenak, Espainiako batasun sakrosantua zaintzeko. Krisi honetatik ateratzen garenean, zeinen bizkar gainean geratuko da krisi honen faktura? Langileen bizkar gainean? Bestelako politika sozialak egin nahi dira? Galdera horiek argitu behar dira", esan du ETB1eko Egun on Euskadi saioan egindako elkarrizketan.
EH Bilduko koordinatzailearen iritziz, bere garaian egin ziren Moncloako Itunek ez zioten mesederik egin Euskadiri, "ez politikoki, ez ekonomikoki ere".
"Beste gauza bat da guk beti esan dugula hitz egiteko prest gaudela", gaineratu du Otegik, eta erabakiak "talde parlamentarioetatik haratago ere" hartu behar direla gaineratu du.
Eusko Jaurlaritzari dagokionez, oposizioari galderarik ez egitea kritikatu du Otegik. "Maddalen Iriarte oposizioko buruarekin, adibidez, Urkulluk ez du hitz egin. Egoera hori luza daiteke, eta ezin da onartu gutxiengoan dagoen gobernuak inorekin hitz egin gabe hartzea erabakiak", deitoratu du.
Bestalde, Euskadin eta Nafarroan mahai bana eratzeko beharra nabarmendu du, alderdien, erakundeen eta beste entitate batzuen artean akordioak bilatzeko, bestela, "babes akritikoa eskatzen zaigula ematen baitu".
Azkenik, jarduera ekonomikoari dagokionez, beharrezko neurriak hartu behar direla esan du, "konfinamendua berriro ezarri beharko balitz ondorioak okerragoak izango liratekeelako, shock ekonomiko eta soziala eraginez". Bere iritziz, "herritarren osasuna zaintzen ez bada, ezin da ekonomia berpiztu".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa