Politika
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskadiko Alderdi Sozialistaren zuzendaritzak bilera telematikoa egin du pandemiaren ondorioak aztertzeko.
Idoia Mendia PSE-EEren bilera telematikoan. Argazkia: EFE
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak ezinbestekotzat jo du osasun sistema eraberritzea, euskal gizartearen beharrizanei erantzuteko eta "etorkizuneko mehatxuei aurre egiteko".
"Ez dugu onartuko inor bazterrean geratzea, ez gaixorik dagoelako, ezta ekonomia berreskuratzea tokatzen denean ere", esan du.
Euskadiko Alderdi Sozialistaren zuzendaritzak bilera telematikoa egin du koronabirusaren pandemiaren ondorioak aztertzeko eta batzar horretan egin ditu adierazpenok Mendiak.
Horrela, bada, hurrengo aurrekontuak beste modu batean diseinatu eta egungoak egokitu egin beharko direla adierazi du, premiazko lehentasunei bide emateko eta ekonomiaren geldialdia gehien sufrituko duten sektoreei, autonomoei eta merkatari txikiei laguntzeko.
Horrez gain, "benetako espazio sozio-sanitarioa" martxan jartzearen alde egin du, adineko pertsonei zuzendutako arreta bermatzeko, "humanizazioan eta familiaren eta komunitatearen parte-hartzean oinarrituta".
Bestalde, "erronka demografikoari" heltzearen garrantzia ere azpimarratu du, gizartea zahartzen ari delako eta horrek gizarte zerbitzuak berritzea eskatzen duelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa