21:13

Politika

Koronabirusa

155. artikulua ezartzen ari direla ohartarazi dute Estatuko hainbat sindikatuk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako sindikatuen esanetan, Espainiako Gobernua eskumenak gehiago murrizteko erabiltzen ari da koronabirusaren krisia.

  • Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren bilera batean.

    Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako hainbat sindikatuk (ELA, LAB, CIG eta Intersindical-CSC) adierazpen bateratu bat kaleratu dute Espainiako Gobernua koronabirusaren pandemia "155. artikulua ezkutuan ezartzeko" erabiltzen ari dela ohartaraziz.

"Gure lurraldeetako autonomia berez eznahikoa bada, oraindik gehiago murriztu nahi dituzte gure eskumenak", salatu dute.  

Egun bizi dugun osasun publikoaren krisia "kapitalismoaren krisiaren baitan" kokatu behar dela adierazi dute.

"Sistemaren krisi honek, zaintzaren krisia, zerbitzu publikoen murrizketa eta lan eta bizi baldintzak okerrera egitea ekarri du, baita lotura sozialak apurtzea ere", erantsi dute.

Horrez gain, "propaganda unionista" salatu dute, Espainiako Armada jokatzen ari den paperari aipu eginez. "Ez dute nahi indarrak osasun krisiari aurre egiteko batzea; osasun krisia langileentzako oinarrizkoak diren gaiak erabakitzeko eskubidea indargabetzeko erabili nahi dute".

Ildo horretan, erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute, "osasun krisiari nahiz horren ondotik helduko diren erronka ekonomiko, sozial eta politikoei eraginkortasunen aurre egiteko tresna gisa".

Salbuespen egoera honetan premiazko lehentasunak bi direla azpimarratu dute: koronabirusaren hedapena gelditzea eta herritarren eta langileen osasuna bermatzea.

Halaber, neurri sozialak hartzea ezinbestekotzat jo dute, "krisi honen ondorioak langileen gain soilik ez uzteko".

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena