Politika
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Gobernuko presidentearen hitzetan, Foru Erkidegoa dagoeneko lanean ari da alarma-egoeraren ondorengo agertokian.
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak Foru Erkidegoa "erkidego pilotua" izatea proposatu du, "alarma-egoeratik faseka ateratzeko" prestatzen ari den taldean.
"Gure osasun sistemaren bilakaeragatik, gure sistemaren erantzunagatik eta gure Osasun Publikoaren Institutuaren esperientziagatik, ekarpen garrantzitsua egin dezakegula uste dugu, alarma-egoeraren hurrengo agertokian lan egiten ari baikara", esan du Chivitek.
Chivitek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari egin dio proposamena, Espainiako gobernuburuak erkidegoetako presidenteekin igandean egin duen bileran. Bestalde, maskarak oro har erabiltzeko beharra ezarriz gero, osasun txartel bidez erosi ahal izatea proposatu du presidenteak. Era berean, osasun materialaren horniduraren garrantzia azpimarratu du, eta Estatuak funtsezkotzat jotzen dituen ekoizpen jarduerak "malgutu" izana azpimarratu du.
Agertokia egonkortu egin da
Maria Chivitek azaldu duenez, koronabirusak kaltetutakoen datuen arabera, "agertokia egonkortu egin da", eta astean zehar "% 10etik beherako" eta azken egunetan "% 5etik beherako" hazkundeak izan direla gaineratu du.
Era berean, ospitaleetako eta zainketa intentsiboen unitateetako oheen okupazio tasa "presio txikiagoarekin" dagoela adierazi du. Heriotza datuak "gogorrak" izaten ari direla onartu badu ere, "bide positibotik goaz, eta egunez egun ematen ari garen datuekin sendotzea espero dugu", gaineratu du.
Horren harira, gaineratu du une honetan 90 pertsona daudela zainketa intentsiboen unitatean eta Nafarroak 120 plaza izateko gaitasuna duela. Hori dela eta, "gurea ez da kolapso egoera, eta ospitaleratzeen eta zainketa intentsiboen unitateen tentsio hori jaisten ari da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa