11:13

Politika

Koronabirusa

Sintomarik gabeko gaixoak berrogeialdian jartzeko asmoa agertu du Pedro Sanchezek

Agentziak | Erredakzioa

Horretarako egokiak liratekeen azpiegituren zerrenda eskatu die erkidegoetako presidenteei. Horrez gain, ondorengo orduetan milioi bat test banatuko direla iragarri du.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koronabirusa daukaten baina sintomarik agertu ez duten gaixoak berrogeialdian jartzeko asmoa agertu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak erkidegoetako presidenteekin egindako bideokonferentzian. Itxura guztien arabera, pandemiaren aurkako borroka beste fase batean sartu da.

Sintomak ez dituzten gaixoak berrogeialdian jarri ahal izateko, Sanchezek horretarako egokiak liratekeen azpiegituren zerrenda bat egitea eskatu die erkidegoetako presidenteei. Helburua, gaixotasuna gehiago zabaltzea ekiditea da.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri egin du Autonomia Erkidegoek koronabirusa antzemateko milioi bat test jasoko dituztela gaur, igandea, eta bihar, astelehena, artean.

Gobernuko iturriek aditzera emandakoaren arabera, Sanchezen eta erkidegoetako presidenteen arteko asteroko bideokonferentzia 10:00ak jota hasi da.

Horiek dira Sanchez eta presidenteek bileran aztertzen ari diren neurrietako batzuk. Bilerako beste puntu bat "trantsiziozko" etapa bati nola heldu izan da.

Bilera Sanchezek Kongresuari alarma egoera apirilaren 26 arte luzatzea eskatuko diola iragarri eta hurrengo egunean egin dute. Kongresuak onarpena hilaren 9an eztabaidatuko du, konstituzioak dioenari jarraituta, indarrean dagoen alarma egoera amaitu baino bi egun aurretik.

Egoeraren luzapen gehiago egongo dira

Presidenteak aurreratu zuenean, alarma egoeraren luzapen eskaera gehiago izango dira, baina hurrengo horietan aplikatutako murrizketak arintzen joan ahal izatea espero duela adierazi zuen, batez ere zirkulazioarekin lotutakoak. Herritarrek euren etxeetan sartuta egin beharko dute apirilaren 26 arte, gutxienez.

Mahai gainean dituzten gaien artean, birusaren bilakaera dago, ustez kutsatze gutxiago daudenean, eta ospitaleetako Zainketa Berezietako Unitateak arintzeko premiaz ere arituko dira.

Osasun sistemarekin lotuta, material horniketarekin dauden arazoez ere arituko dira, eskaera handiaren ondorioz merkatua oso egoera zailean dagoelako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena