Politika
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hauteskundeak deitu zirenetik deseginda dago Eusko Legebiltzarra eta luzatzen doala ikusita, "anomalia demokratiko hau ezin dela onartu" adierazi du Maddalen Iriartek.
Maddalen Iriarte artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak Iñigo Urkullu lehendakariari Eusko Legebiltzarreko jarduna "dekretu bidez" berriz ere gaitu dezala eskatu dio, COVID-19 dela eta atzeratu ziren hauteskunde autonomikoak berriz ere deitu arte.
Hauteskundeak deitu zirenetik deseginda dago, izan ere, Eusko Legebiltzarra, ondoren bertan behera geratu ziren arren, eta Iriartek oharra plazaratu du "anomalia demokratiko hau ezin dela onartu" esanez. Ildo horretan, EH Bilduren lantalde juridikoak Legebiltzarra "berriz ere irekitzeko aukera" ematen dun txostena prestatu duela aurreratu du.
"Lehendakari izan zen hauteskundeak deitu zituena, hauteskunde horiek dekretu bidez atzeratu zituena, eta orain Eusko Legebiltzarra berriz eta abian dekretu bidez jar dezakeena. Borondate politiko kontu bat da" esan du.
Behar den bezala jokatzeko eskatu dio, eta "aniztasun politikoari, parlamentarismoari eta aurkari politikoari errespetua" izateko. Iriarteren iritziz, derrigorrezkoa da Legebiltzarra berriz ere martxan izatea "guztion artean krisi honi aurre egiteko euskal plan bat osatzeko".
Hala, oposizioko gainontzeko indarrekin harremanetan jarriko dela iragarri du, EH Bilduren proposamenaren inguruan postura adosteko.
Iriartek Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du, "inprobisatzen" aritzea leporatu dio eta "koronabirusaren krisiari aurre egiteko planik ez izatea" ere bai. "Mahai gainean jartzen zaizkion proposamenei muzin egitea" ere leporatu dio eta "Urkulluren Gobernua gutxiengoan dago, baina gehiengo osoa balu bezala jokatzen du" salatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa