Politika
LANA
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
Marcos Muroren ustez,neurri horrek langabeen (berrien eta gaur egungoen) beharrei ere erantzuten die, egoera horretatik ateratzeko baza bat galduko baitute horrela".
Langileak Bilbon. Irudia: EFE
Eusko Jaurlaritza Pedro Sanchezen Gobernuaren "inposaketa berriaren" aurka agertu da. Izan ere, dekretu baten bidez autonomia erkidegoen prestakuntza arloko enplegu politika aktiboetara bideratutako diru sailak kentzea erabaki du, baita EAEkoak ere.
Hala eman du jakitera Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteria sailburuordeak, Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa buru duen Enplegu eta Gizarte Gaietarako sektore konferentziaren osteko prentsa ohar batean.
Muroren ustez, neurri hori "ez da Eusko Jaurlaritzaren eskumenen inbasioa bakarrik, langabeen (berrien eta gaur egungoen) beharrei ere erantzuten die, egoera horretatik ateratzeko baza bat galduko baitute horrela".
Hori dela eta, Jaurlaritzak ez du ulertzen "hain funtsezkoa den partida bat murriztea, datozen hilabeteetan ezinbestekoa izango baita".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa