11:21

Politika

Koronabirusa

EAJk eta PPk erkidegoen batzordearen bilera deitu dute Espainiako Senatuan

Agentziak | Erredakzioa

Batzordeak data jarri beharko dio aurrez aurrekoa izan beharko den saioari, eta koronabirusaren krisiari aurre egiteko modua eztabaidatuko dute.

  • Espainiako Senatua

    Batzordeak saioaren data ezarri behar du orain. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk PPrekin bat egin du Espainiako Senatuaren Mahaian, ganbera horretako Autonomia Erkidegoen Batzorde Orokorraren bilera deitzeko, bertan koronabirusaren aurrean hartu diren neurriei buruz eztabaidatze aldera. Bi alderdiok baturik, ekimena onartu du Mahaiak, nahiz eta PSOEk, organo horretan gehiengo sinplea duen alderdiak, kontrako botoa eman duen.

Ekimena presidente gisa Manuel Cruz sozialista duen Batzordeari berari iritsiko zaio orain, eta berak batu beharko du Mahaia, saioari data jartzeko. Aurrez aurrekoa izan behar da, saio parlamentario telematikorik ez baitago aurreikusita, eta Espainiako Gobernuaren ordezkariak ez ezik autonomia erkidegoetakoak ere bertaratu ahalko dira, printzipioz, Osasun sailburuak.  

PPren aldeko botoei EAJren ordezkariarena batu zaio, eta, horrela, PSOEren kontrako botoei nagusitu zaizkie. EAJk azaldu duenez, Batzordea deitzeak “erraztu egingo du hartzen ari diren neurrien inguruko informazio gehiago elkarbanatzea eta hobeto egitea”, parlamentua ezin baita “geldirik” egon.

Cristina Narbona Senatuko presidenteorde lehenak babestu du PSOEren kontrakoa botoa, Gobernua Kongresua ari baita “kontuak ematen”, Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa astean behin agertzen baita Osasun Batzordean azalpenak ematera eta senatariek saio horietarako ateak irekita dauzkala erantsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena