16:45

Politika

Koronabirusa

COVID-19aren krisiak etxera joateko baimenik gabe utzi ditu Altsasuko hiru kondenatu

eitb.eus

Alarma egoeraren ondorioz, kartzeletako arduradunek Jokin Unamunoren, Adur Ramirez de Aldaren eta Oihan Arnanzen baimenak bertan behera uztea erabaki dute.

1:47
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Altsasuko zortzi kondenatuetako hiru gazte etxera joateko baimenik gabe utzi dituzte koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz.

Jokin Unamunok, Adur Ramirez de Aldak eta Oihan Arnanzek baimenak onartuta zituzten eta lehen aldiz zuten etxera joateko aukera kartzelan 1.230 egun bauno gehiago eman ostean.

Familiak kezkatuta daude gertatutakoa ikusita, izan ere, gazteak euren moduloetatik ateratzea debekatuta dute eta ezin dute bisitarik jaso. Gainera, kartzeletako funtzionarioen artean positibo kasuak izan dira.

Ondorioz, familiakoek hirugarren gradua ezarri diezaietela eskatu dute, konfinamendua etxean pasa dezaten, kontrolerako neurri telematikoekin, zortzi kondenatuetatik bi egiten ari diren moduan.

"Egun hauek kezkaz beterik bizi ditugu", esan dute senitartekoek, "eta zigorraren laurden bat bete dutenek konfinamendua etxean igarotzeko aukera izan dezatela eskatzen dugu".

Horren harian, Nazio Batuen erakundeak, COVID 19aren mehatxupean, preso politikoak zein arrisku egoeran egon daitezkeen presoak askatzeko eskatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena