11:41

Politika

KORONABIRUSA

Zein jarduera eten erkidego bakoitzak erabaki ahal izatea eskatu du Urkulluk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jakina da ahal diren jarduerak mantentzearen alde dagoela lehendakaria, "koma ekonomikoa" galarazteko. Sanchezek atzo hartutako erabakia autonomietako presidenteei ez aurreratu izana kritikatu du.

1:47
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak gutuna bidali dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari zein jarduera diren oinarrizkoak eta jarraitu ahal duten eta zein eten behar diren erkidego bakoitzak erabaki ahal izatea eskatuz.

Izan ere, Sanchezek oinarrizkoak ez diren jarduera guztiak etenda geratuko direla astelehenetik aurrera iragarri zuen atzo, COVID-19aren zabalpena galazteko helburuz. Gaur ezohiko kontseilu bileran onartuko dute erabakia arautzen duen dekretua. Horren arabera, sektore horietako langileak etxean egongo dira bi astez, baina soldata mantenduko dute.

Jarduera guztiak bertan behera uztearen inguruko eztabaida mahai gainean egon da azken egunotan eta Urkullu lehendakaria kontra agertu da beti, horrek "koma ekonomikoa" eragingo lukeela defendatuz. Bere gutunean, Sanchezek atzo hartutako erabakia autonomietako presidenteei ez aurreratu izana kritikatu du. Hain zuzen ere, gaur eguerdian bilera dute bideokonferentziz Sanchezekin erkidegoetako presidente guztiek.

Urkulluk gogorarazi du hirugarren aldia dela bideokonferentzia hori egingo dutela, eta hiru aldietan, bezperan, prentsaurrekoa eman duela Sanchezek neurri zehatzak iragarriz.

Hau da Facebooken argitaratu duen oharra:

Edukiari dagokionez, gaur Espainiako Gobernuak onartuko duen dekretuak "autonomia bakoitzaren ekonomia produktiboaren berezitasunak" kontuan hartzeko eskatu du Urkulluk eta erkidego bakoitzak erabakitzea zer itxi eta zer ez: "Autonomia Erkidego bakoitzak, Lurraldearen berezitasunak kontutan izanik, Elkarrizketa Sozialaren esparruan zehaztu eta erabaki ahal izatea jarduera kritikorako lagungarriak eta beharrezkoak diren jarduerak eta enpresak, Espainiako Gobernuak aldez aurretik horren berri izan ondoren".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena