Politika
Koronabirusaren krisia
Agentziak | Erredakzioa
"Atzo bertan, Espainiako Gobernutik mugikortasuna gehiago murrizteko erabakia ez dutela hartuko esan ziguten… eta gaur irizpidea gotik behera aldatu dute", esan dute agintari jeltzaleek.
Andoni Ortuzar, EBBko presidentea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
EAJ "harrituta" agertu da Espainiako Gobernuak oinarrizkoak ez diren jarduera ekonomikoak eteteko erabakia "nola hartu eta nola jakinarazi duen" ikusita. Jeltzaleak kezkatuta daude Gobernuak "leialtasunez jokatzen ai igaren erakundeen, eragileen eta alderdien aurrean erakutsitako muturreko aldebakartasunagatik eta errespetu faltagatik".
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak larunbatean iragarri zuen oinarrizko jarduera ekonomikoetan ari ez diren langileek etxean geratu beharko dutela hurrengo bi asteetan, martxoaren 30a, astelehena, eta apirilaren 9a, osteguna, artean.
Twitterreko bere kontu ofizialean argitaratutako mezuen bidez, EAJk adierazi du ez zaiola "oso zuzena" iruditzen "erabakia nola hartu den", izan ere, "eta guk dakigunaren arabera, eragile sozialei erabakiaren berri eman diete publikoki iragarri baino minutu batzuk lehenago".
"EAJren aldetik gure harridura agertu nahi dugu Espainiako Gobernuak 'oinarrizkoak ez diren jarduerak' eteteko erabakia hartzeko eta jakinarazteko moduagatik. Ez dute jarduiera horiek zeintzuk diren zehaztu, ezta erabakia zein irizpidetan oinarritu duten ere", azaldu dute EAJko arduradunek.
Bideokonferentzia, erkidegoetako presidenteekin
Testuinguru honetan, "asteazkenean diputatuen kongresuean COVID-19aremn aurkako neurri berriak bozkatu genituen, eta egun hartan gaur hartutako erabakia beharrezkoa ez zela adierazi zuten", gaineratu du EAJk.
Era honetan, jeltzaleek kritikatu egin dute erabaki garrantzitsu bat "berriro ere" "bideokonferentziaren aurreko egunean" hartzea, eta "erkidegoetako presidenteek horren berri hedabideen berri izatea".
Tapia sailburuaren adierazpenak
Asteazkenean ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioan egindako adierazpenetan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailburuak esan zuen "jarduera ekonomikoa etenez gero, egoera horretatik ateratzeko denbora luzea beharko dugula".
Egoera horretan, Jaurlaritza ez da, Tapiaren esanetan, jarduera ekonomikoa etetearen aldekoa, oso zaila delako oinarrizko jarduerak zeintzuk diren zehaztea. "Ekonomia ez da egun batetik bestera suspertuko, krisia mundu mailakoa da et gure ekonomia globalizatuta dago", esan zuen sailburuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa