17:32

Politika

EH Bilduren eskaera

Urkulluk pandemiaren kudeaketari buruzko azalpenak emango ditu Legebiltzarrean

Agentziak | Erredakzioa

Gobernua koronabirusaren pandemia nola kudeatzen ari den azalduko du lehendakariak, baina agerraldiak ez du data zehatzik momentuz.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu lehendakaria agerraldi publiko baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egingo du Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean, Jaurlaritza koronabirusaren pandemia nola kudeatzen ari den azaltzeko, Eferi Legebiltzarreko iturriek jakinarazi diotenez. Agerraldiak ez du data zehatzik oraindik, eta Diputazio Iraunkorreko Mahaiak onartu du, EH Bilduk eskaera egin ostean.

Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak komunikatu baten adierazi duenez, lehendakariaren agerraldiak elkarlana bultzatu behar du, "momentu hauetan, laguntzea aukera bat baino, betebehar bat baita". Iriartek honako hau ere gaineratu du: "Agerraldia horretarako baliagarria izatea nahi dugu, Gobernuak hartu dituen neurriak egiaztatzeko, mahai gainean posible diren beste neurri batzuk hartzeko, proposatzeko edo eztabaidatzeko eta alderdi guztien artean erabakitzeko pandemiaren aurka aurrerantzean emango ditugun pausoak zeintzuk izango diren".

EH Bilduk duela astebete koronabirusaren hedapena murrizteko, eta osasun-sistema eta biztanleriaren sektore ahulenak babesteko proposamen zerrenda bat egin zuela gogorarazi du Maddalen Iriartek. Beste neurri batzuen artean, erabateko konfinamendua proposatu zuen, behar-beharrezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak bertan behera utzita, 150 euroko diru-laguntza ematea beharrizan egoeran dauden familiei, arnas arazoen sintomak dituzten pertsona guztiei testak egitea eta adinekoen egoitzek arreta zuzena eskaintzen duten langile gehiago izatea.

Mahaiak EH Bilduk egindako beste eskaera bat onartu duela jakinarazi du koalizioak. Bestalde, adierazi du zerbitzu juridikoak lanean ari direla hauteskundeak deitu bitartean Legebiltzarrak Diputazio Iraunkorraren bitartez funtzio guztiak berreskuratu ahal izateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena