Politika
Espainiako Gobernua
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Gobernuko lehen presidenteordea Madrilgo Ruber klinikara eraman dute, eta probak egin dizkiote koronabirusaz kutsatuta dagoen argitzeko.
Espainiako Gobernuko presidenteorde Carmen Calvoren artxiboko argazkia. Argazkia: EFE
Carmen Calvo Espainiako Gobernuko lehen presidenteordea Madrilgo Ruber klinikara eraman dute, arnas infekzio baten ondorioz, eta probak egin dizkiote, koronabirusaz kutsatuta dagoen jakiteko, Espainiako Gobernuak iragarri duenez.
Medikuen diagnostikoaren arabera, Calvok arnas infekzioa du. Presidenteordea igandean joan zen ospitalera, eta hainbat proba egin ostean, medikuek ospitaleratzea erabaki zuten, tratamendua jaso dezan.
Egindako proba medikoen artean, koronabirusaren testa egin diote, eta horren emaitzak ezagutu bezain laster publiko egiteko konpromisoa hartu du Gobernuak.
Orain arte, Gobernuko bi ministrok, Irene Montero Berdintasun ministroak eta Carolina Darias Lurralde Politikako ministroak, eman dute positibo koronabirusa atzemateko proban, eta koarentenan daude. Begoña Gomez Espainiako Gobernuko presidentearen emaztea ere kutsatu da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa