Politika
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larunbatean izango da batzarra, koronabirusak eragindako egoera aztertzeko.
Pedro Sanchez, Gobernuko presidenteak erkidegoko agintariekin bideokonferentzia bat antolatu du datorren larunbaterako. Koronabirusaren egoerari aurre egin eta erantzun bateratu bat ematea nahi du.
Gainera, Sanchezek kongresuko presidenteari proposatu dio datorren astelehenean oposizioarekin bilera bat egitea, Moncloak adierazi duenaren arabera.
Atzo gauean hedabideen aurrean emandako prentsaurrekoan, Gobernuak erkidegoekin eta gainerako administrazioekin duen "gehienezko kudeaketa" azpimarratu du Sanchezek. Krisiari aurre egiteko erkidego guztien kudeaketa "lehentasunezkoa" dela adierazi du.
Exekutiboko buruak ere espainiolek birusaren aurrean arduradun politiko guztiak "batuta" ikusi nahi dituela nabarmendu du, birusak ez ditu kolore politikoak bereizten eta "elkarrekin" lan egitea aurreikusi du.
Era berean, Pedro Sanchezek "zailak zein gogorrak" diren asteak espero ditugula aurreikusi du baina krisiari aurre egiteko gai garela uste du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa