14:11

Politika

COVID-19

Kongresuak bertan behera utzi du aste honetako jarduera Ortega Smithen positiboagatik

Agentziak | Erredakzioa

Senatuak, aldiz, datorren asterako aurreikusita dagoen Bilkurari eustea erabaki du. Voxeko diputatuak bere alderdiak Vistalegren 9.000 lagun bildu ostean eman du positibo.

  • Kongresuaren jarduera bertan behera utzi dute, koronabirusagatik

    Kongresuaren jarduera bertan behera utzi dute, koronabirusagatik. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Diputatuen Kongresuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak gutxienez aste honetako jarduera bertan behera uztea erabaki du, Javier Ortega Smith Voxeko diputatuak positibo eman ostean, EFEri Kongresuko iturriek adierazi diotenez.

Senatuak, aldiz, parlamentu-jarduerari eutsiko dio, oraingoz, eta hilaren 17rako aurreikusita dagoen Bilkura egingo du (Pedro Sanchez Espainiako presidentea bertan izango da). Gainera, Kongresuan, erabaki dute parlamentu-agendarekin jarraitzea.

Oraingoz, Senatuaren aurreikuspena da parlamentu-lanari eustea, eta gainerako jarduerak bertan behera uztea (bisitak, bilerak edo bidaiak, adibidez). Aldaketarik egon ezean, aurreikusita zeuden batzordeak eta Bilkurak egingo dituzte.

Ortega Smithek, positibo

Astearte eguerdian baieztatu dutenez, Javier Ortega Smith Vox alderdiko idazkari nagusi eta diputatuak positibo eman du COVID-19ko probetan. Alderdiak baieztatu du hori, eta onartu egin du Vistalegren igandean egindako ekitaldi publikoari eustea "akatsa" izan zela, 9.000 pertsona bildu baitzituen.

"Arriskudun populazioa etxean geratzea eskatu genuen arren, ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera eskainiz, ezin dugu ezkutatu akatsa bat izan zela", onartu du Santiago Abascalen alderdiak ohar baten bidez, eta erabaki hori Espainiako Gobernuaz fidatu izanari egotzi dio.

Parlamentuko saioak eteteko eskatuta zuen Voxek, Kongresuko Mahaiari egindako eskari batean, osasun agintariek "kontrola berreskuratu" dutela baieztatu arte. Ordura arte, Voxeko diputatu guztiei etxetik lan egiteko eskatu die, bertatik kontrolatuko baitute "espainiarren bizitzarekin jolasten duen Gobernu arduragabe hau".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena