Politika
Auzitegi Nazionala
agentziak | erredakzioa
Antton Lopez Ruiz ETAko preso ohiak eta ezker abertzaleko beste bost kidek Auzitegi Nazionalean deklaratu dute terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea leporatuta.
Auzipetuak Auzitegi Nazionalera bidean. Argazkia: Efe
Antton Lopez Ruiz 'Kubati' ETAko preso ohiak, Sortuko hiru kidek eta ezker abertzaleko beste bik Auzitegi Nazionalean deklaratu dute, eta azpimarratu dute ETAko presoei, espetxetik ateratzen direnean, egiten dizkieten harrera ekitaldien atzean ez dagoela egitura edo antolakuntzarik, eta preso jakin batzuekin duten harremanagatik parte hartzen dutela ekitaldietan, iturri juridikoetatik jakinarazi dutenez.
Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean egindako agerraldian, sei ikertuek, defentsak egindako galderei erantzunez, azpimarratu dute ez dagoela antolaketarik ekitaldi horiek sustatzeko, ekimen sozial hutsa direla. Ordu erdi eskaseko deklarazioa izan da guztira.
Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Zentraleko epaitegia 2016tik 2019ra egindako ia 100 ongietorri ari da ikertzen. Gaur Antton Lopez Ruizek, Haimar Altunak, Oihana San Vicentek, Oihana Garmendiak, Juan Mari Olanok eta Julen Larrinagak deklaratu dute.
Lehenengo lauak urtarrilean atxilotu zituzten, eta guztiei terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea leporatzen diete.
Guztiek berretsi dute epailearen aurrean 'Kalera Kalera' ekimena ez dela egitura bat eta ez dutela terrorismoa goratzeko edo biktimak umiliatzeko ekitaldirik sustatu. Gainera, gizarte ekimen horren bidez presoen eskubideak aldarrikatzea eta kartzela politika salatzea ere omen dute helburu.
Bigarren txanda
Gaurkoa auzi honetan auzipetutakoen bigarren deklarazio txanda izan da, otsailaren 24an beste sei ikertu joan baitziren Auzirtegi Nazionalera: Miren Zabaleta Sortuko buruzagia, Jorge Olaiz, Alberto Matxain, Garazi Autor, Ikerne Indakoetxea eta Irati Tobar.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa