09:15

Politika

Hitzarmen baten bila

PSOEk eta EAJk irailean jarraitu dute transferentzien negoziazioarekin

Erredakzioa

EAJk eta PSOEk zortzi transferentziei buruz hitz egin dute gaur goizeko bileran, tartean trenbide sarrei eta Euskaditik doazen autopistei buruz.

44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJren eta PSOEren arteko Tranferentzien Batzorde Mistoa irailean batzartuko da berriro, oraindik transferitu gabe gelditzen diren zortzi eskumenei buruz hitz egiteko. Iragan ekainean 11 transferentzia adostu zituzten sozialistek eta jeltzaleek.

EAJk eta PSOEk hainbat eskumenei buruz hitz egin dute gaur, tartean, trenbide sareei buruz edota Euskaditik doazen autopistei buruz.

Bilera akordiorik gabe itxi badute ere, jarrerak hurbildu dituztela azpiimarratu dute PSOEko eta EAJko ordezkariek.

Sozialisten esanetan, lau eskumenen transferentzian aurrera egin dute: turismo, botikak, eskola-asegurua eta segurtasun pribatua.

PSOEko iturriek jakinarazi dutenez, lau transferentzia horiek ixteko arazorik ez dago printzipioz. Baliteke irailean akordio batera heltzea aldebiko batzordea Kongresuan berriro biltzen denean.

Transferitzeke dauden gainerako eskumenei buruz ere hitz egin dute: trenbideak, autobideetako bidesariak, berme sozialeko fondoa eta bankuak, baina zailtasunak handiagoak direla onartu dute sozialistek.


Aurrekontuak

EAJrekin adostutako bigarren eskumen paketearen transferentzia egiteko epea abenduaren 31n amaitzen dela gogorarazi du Jose Maria Benegas ordezkari sozialistak. 2011ko Aurrekontuak aurrera ateratzeko EAJk Gobernuari eman beharreko babesa akordioa betetzearen menpe zegoela azaldu dute jeltzaleek.

Zentzu horretan, 2012ko aurrekontuetaz hitz egiten hasi baino lehen iaz adostutakoa bete behar dutela defendatu du beti Josu Erkoreka EAJko bozeramaileak, transferentziak barne.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena