21:35

Politika

Zaldibarreko zabortegia

Arriola, San Jose eta Beltran de Herediak ere agerraldia egingo dute Legebiltzarrean

agentziak | erredakzioa

Sailburuek Urkullu lehendakariarekin batera emango dituzte azalpenak Zaldibarko zabortegiko luiziaren inguruan.

  • Zaldibarko zabortegia. Argazkia: Efe

    Zaldibarko zabortegia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Arriola Ingurumen, Maria Jesus San Jose Lan eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak ere agerraldia egingo dute Eusko Legebiltzarrean, datorren asteartean, Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera, Zaldibarko zabortegiko luiziaren nondik norakoak azaltzeko.

Diputazio Iraunkorreko Mahaiak aurreko ostegunean erabaki zuen, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk eskatuta, lehendakariak argibideak ematea bi langile azpian harrapatu zituen, eta oraindik aurkitu ez dituzten, zabortegiko luiziaren inguruan.

Mahaiak agerraldi bakarra egitea eskatzen zuen, eta Arriola, San Jose eta Beltran de Heredia ere bertan izatea.

Eusko Jaurlaritzak atzo iragarri zuen lehendakaria datorren asteartean, 09:30ean, joango dela Diputazio Iraunkorrera azalpenak ematera. Apirilaren 5eko hauteskundeetarako Legebiltzarra desegin zutenez, Diputazio Iraunkorrean izango da agerraldia.

Azkenean, baina, lehendakaria ez da hitz egingo duen bakarra, hiru sailburuk ere hitza hartuko baitute, Jaurlaritzako iturriek baieztatu dutenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena