Politika
Zaldibar
agencias | redacción
"Eszenifikazioa soilik bilatzen duen presentziarik ez dut nahi", azaldu du lehendakariak, Zaldibarrera ez joateagatik jaso dituen kritikei erantzute aldera.
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du Zaldibarko luizia gertatu eta berehala jarri zela martxan Eusko Jaurlaritzaren krisi-mahaia, eta lehentasuna desagertutako bi langileak aurkitzea izan dela.
EAEko hauteskundeak apirilaren 5era aurreratzeko egindako agerraldian egin ditu lehendakariak adierazpenok, kazetarien galderei erantzunez.
Lehendakariak esan du gertakariaren berri izan zuenetik "etengabeko harremana" izan duela sailburuekin eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiarekin.
"Eszenifikazioa soilik bilatzen duen presentziarik ez dut nahi", azaldu du lehendakariak, Zaldibarrera ez joateagatik jaso dituen kritikei erantzute aldera.
"Uneoro jarraitu dut gertatzen ari zen guztia", berretsi du, hasieratik lehentasuna desagertutako langileak aurkitzea, orain lanean ari direnen segurtasuna bermatzea eta komunikazio bideak irekitzea izan dela argitu aurretik.
"Luze joko dute lanek", aitortu du Urkulluk, eta Zaldibarko lanen jarraipena egiteko erakunde arteko batzarrera joan da.
Bilera horretan, lehendakariaz gain, Jaurlaritzako hiru sailburu, Bizkaiko Aldundiko ordezkariak eta Zaldibar, Ermua eta Eibarko alkateak egon dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa