20:41

Politika

Hiru gordeleku

Armak eta lehergailuak egiteko materiala topatu dute ETAren zuloetan

Erredakzioa

G-3 erasorako bi fusil eta munizioa, 20.000 dolar, 120 metro kordoi-detonatzaile, ETAren anagrama zuen tenporizadore bat eta sufrea izan daitekeen pakete bat atzeman ditu Frantziako Poliziak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Armak, dirua eta lehergailuak egiteko materiala aurkitu du Frantziako Poliziak gaur ETAren ustezko hiru zuloetan, iturri judizialek jakitera eman dutenez. Gordelekuak Baigorritik (Nafarroa Beherea) gertu topatu dituzte.

Lehergailuak egiteko produktuak topatu dituzte "batez ere" hiru zuloetan. G-3 erasorako bi fusil eta munizioa, 20.000 dolar, 120 metro kordoi-detonatzaile, ETAren anagrama zuen tenporizadore bat eta sufrea izan daitekeen pakete bat atzeman dituzte bi gordelekutan. Hirugarren zulo batean kloratoa aurkitu dute, terrorismoaren aurkako iturriek azaldu dutenez.

Iturri berdinen arabera, Frantziako segurtasun indarren adituek egin duten lehen azterketaren emaitza da gaur arratsaldekoa. Oraindik atzemandakoaren inbentarioa egin behar dute eta aurkitutako substantzien kopuruak neurtu behar dituzte. ETAk erabili ohi dituen bidoiak ere topatu ditu Poliziak zuloetan.


Gordeleku zaharrak

Segurtasun indarren arabera, biltegi zaharrak izan daitezke. Baliteke ETAko kideek aspalditik bisitatu ez dituzten zuloak izatea, alegia.

Frantziako artezilariek eta Polizia Judizialak arratsaldean ireki dituzte hiru gordelekuak, Poliziako iturriek jakinrazi dutenez.

Artezilarien parte-hartzea ohikoa da kasu hauetan, izan ere, hiru zuloetan lehergaiak aurkitzeko aukerak zeuden, iturriek azaldu dutenez.

Erakunde terroristaren zuzendaritzaren aurkako polizia operazietan atzemandako informazioari esker topatu dituzte ezkutalekuak.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena