23:48

Politika

Katalunia

Kataluniako Auzitegiak berriro ikertuko du Torra, pankarta bat kendu ez zuelako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Generalitateko presidenteak salatu du "mendekuan" oinarritutako beste "eraso judizial" bat dela.

  • Presoen aldeko pankarta, lazo horiarekin, Generalitateko Jauregian.

    Presoen aldeko pankarta, lazo horiarekin, Generalitateko Jauregian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Quim Torra berriro ikertzea erabaki du, preso dauden politikari independentisten aldeko pankarta bat Generalitatearen Jauregiko balkoitik kentzeari uko egin ziolako.

Kataluniako Auzitegiak antzeko beste auzi batean urtebete eta sei hilabeteko gaitasun-gabetzea ezarri zion Torrari, hauteskunde garaian presoen aldeko pankarta bat kendu ez zuelako. Epai hori ez da irmoa.

Generalitateko presidenteak salatu du "mendekuan" oinarritutako beste "eraso judizial" bat dela.

Jose Domingo Ciudadanoseko parlamentari ohiak zuzentzen duen elkarteak ezarritako demanda baten ondotik abiatu zuen ikerketa Kataluniako Auzitegiak. Pankarta hori eta lazo horia Generalitateko eraikinetik kentzeko eskatu zuen, hauteskunde garaia izan ala ez.

Auzitegiak demanda onartu zuen,  eta pankarta erretiratzeko 48 ordu eman zizkion Torrari. Generalitateko presidenteak ez zuen agindua bete eta azkenean Esquadra Mossoek kendu zuten pankarta.

Ondoren, Luis Llach eta Antonio Baños diputatu ohiek, Silvia Bel aktoreak eta Teresa Casals Som Escola plataformak beste pankarta bat eskegi zuten, ondoko goiburuarekin: "Iritzi eta adierazpen askatasuna. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 19. artikulua".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena