Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Defentsak aurkeztutako deuseztasuneko intzidenteak atzera bota ditu Auzitegiak. Orain, Konstituzionalera jotzeko aukera dute zigortutakoek.
'Proces' auzia epaitu duen epaimahaia. EFEren artxiboko argazkia
Auzitegi Gorenak 'proces' auziaren epaia berretsi du, eta defentsak aurkeztutako deuseztasuneko intzidenteak atzera bota ditu. Epaiak 12 buruzagi independentisten oinarrizko eskubideak urratu zituela argudiatuta, intzidentea aurkeztu zuen defentsak. Gorenaren ustez, ordea, "ez dira ideiak kriminalizatu" eta ez dira adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasunerako eskubideak urratu.
Defentsaren intzidenteak ez ezik, Vox alderdiak (herri akusazioa) aurkeztutakoak ere atzera bota ditu Auzitegiak.
Gorenak argudiatu duenez, zigortutakoek "arau antidemokratiko eta inkonstituzional bat garatu zuten, desleiala zen Kataluniako Gobernuak babespean eta independentzia lortzeko helburuarekin". 'Proces' auzia epaitu duen epaimahaiaren ustez, 12 buruzagi independentistei ezarritako zorrak "egindako delitu larrien araberakoak" dira.
Gauzak horrela, Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukera dute orain zigortutakoek. Goi auzitegiak oinarrizko eskubiderik urratu ote den zehaztu beharko du. Espainiako justiziaren bidea agortuta, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo dezakete defentsek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa