09:54

Politika

EAEko hauteskundeak

Rosa Martinez: "Elkarrekin Podemosek EAE geldialditik ateratzeko lan egingo du"

Agentziak | Erredakzioa

Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak koalizioaren zerrendaburu izateko hautagaitza aurkeztu du.

  • Rosa Martinez eta Lander Martinez prentsaurrekoan

    Rosa Martinez eta Lander Martinez prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rosa Martinez Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean duen koordinatzaile politikoak Podemos Euskadiren primarioetarako hautagaitza aurkeztu du, EAEko hauteskundeetarako zerrendaburu izateko. "EAE geldialditik eta konformismotik ateratzeko" hartu du bere gain erronka hori.

Rosa Martinezen hautagaitza Podemos Euskadiko zuzendaritzak proposatu du, baina oraindik alderdi horren oinarriek eta Elkarrekin Podemoseko koalizioko kideek (Ezker Batua eta Equo) berretsi behar dute.

Martinezek bere gain hartu du hauteskunde autonomikoetarako Elkarrekin Podemosen hautagaitzaren buru izateko erronka, "erantzukizunetik eta konpromisotik abiatuta".

Koalizio aurrerakoiaren koordinatzaile politikoak azaldu duenez, "pertsonek beren bizitza bermeekin proiektatu ahal izateko leku bat izatea" du helburu, eta EAE "gelditasunetik, konformismotik eta ideiarik eta ekintzarik ezaren inertziatik ateratzeko" lan egitea proposatu du horretarako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena