Politika
EAE-ko hauteskundeak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Martinez Equoko kidea izan zen, baina duela urte batzuk alderdi ekologista utzi zuen eta egun Podemoseko militantea da. Primarioak otsailaren 27tik martxoaren 2ra egingo dituzte.
Rosa Martinez Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia: EiTB
Podemos Euskadiren lehendakarigaia aukeratzeko primarioetara aurkeztuko dela iragarri du Rosa Martinezek. Alderdi moreak otsailaren 27tik martxoaren 2ra bitartean egingo ditu barne-hauteskundeak.
Martinez Equoko bozeramailearen ondokoa eta Bizkaiko diputatua izan zen. Unidas Podemosen zerrendan aurkeztu zen 2015eko eta 2016ko hauteskundeetara. Ondoren alderdi ekologista utzi zuen eta Podemos Euskadiko kide izatera pasatu zen. Elkarrekin Podemos talde parlamentarioaren koordinatzaile politikoa da.
Hautagaitzaren aurkezpena astearte honetan egingo dute Gasteizen. Lander Martinez Podemos Euskadiko idazkari nagusia eta Cristina Macazaga Ekintza Instituzionaleko idazkaria bertan izango dira.
EH Bilduren zuzendaritzak ere gaur jakinarazi du Maddalen Iriarte aukeratu duela lehendakarigai. EAJk duela egun batzuk proposatu zuen Iñigo Urkullu. Eta PSE-EEk dagoeneko ofizialki baieztatu du Idoia Mendia izango dela bere lehendakarigaia.
Alderdi Popularrak, berriz, oraingoz ez du hautagairik izendatu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa