Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auzitegi Gorenak haren gaitasun-gabetzea berretsita, Hauteskunde Batzordeak 48 orduko epea zion Parlamentuari Generalitateko presidenteari diputatu-agiria ken diezaion.
Roger Torrent, Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren bileran. Argazkia: EFE
Datorren astelehenean osoko bilkura izango da Kataluniako Parlamentuan eta orduan ikusiko da Quim Torrak diputatu izaten jarraitzen duen edo ez. Hain justu ere, bilkura horren aurretik, 12:30ean, Roger Torrentek Parlamentuko Mahaia bilduko du Generalitateko presidentearen kasua aztertzeko asmoz.
Joan den ostegunean, Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota zuen Torrak aurkeztutako helegitea eta, ondorioz, berretsi egin zuen haren gaitasun-gabetzea. Ebazpen horren ondotik, Bartzelonako Hauteskunde Batzordeak 48 orduko epea eman zion Parlamentuari Torrari diputatu-akta kentzeko.
EFE agentziak zabaldu duenez, asteleheneko batzarrean, besteak beste, Ciudadanosek eta PPk Hauteskunde Batzordearen agindua betetzeko eta Torra parlamentari kargutik kentzeko egin duten eskaera aztertuko dute.
Halaber, litekeena da PSCk Torraren egoerari buruzko txosten juridiko bat eskatzea Parlamentuko legelariei.
Torrentek uko egin dio bere aldetik txosten hori eskatzeari, baina Bozeramaileen Batzordeak aukera hori irekita utzi zuen asteazkenean, Parlamentuko Mahaiak hala galdeginez gero.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa