Politika
Nafarroako Parlamentua
agentziak | erredakzioa
Esparzak uste du Barkosen Gobernuaren ildoa jarraitzen dutela, herritarrak eta enpresak zigortzen dituztela fiskalki, eta lanpostuen sorkuntza zailtzen dutela.
Javier Esparza Navarra Sumaren Parlamentuko bozeramailea. Argazkia: Efe
Navarra Sumak osoko zuzenketa aurkeztuko du Nafarroako 2020ko aurrekontuen aurka; izan ere, Javier Esparza bozeramailearen ustez, "PSNk nafarrei egingo dien engainua gauzatzen dute".
Esparzak prentsaurreko batean azaldu duenez, aurrekontuek Uxue Barkosen Gobernuaren ildoa jarraitzen dute, herritarrak eta enpresak zigortzen dituzte fiskalki, eta lanpostuen sorkuntza zailtzen dute.
Horrekin batera, Esparzak gaineratu du aurrekontuek "PSNren engainua burura" eramaten dutela, ustez bere garaian hitzemandako zuzenketak betetzen ez dituelako.
Gastu muga handitzeko aukeraren inguruan, Nafarroako Gobernua gezurretan ari dela uste du, Navarra Sumari ezinezkoa dela esan dioten bitartean EH Bilduk kontrakoa adostu duela iragarri zuelako atzo, buruzagi unionistaren esanetan.
Zergena izan da Esparzak gehien kritikatu duen puntuetako bat, "klase ertain eta langilea zigortzen" duelako, erosteko ahalmena gutxitu eta ondorioz kontsumoa zailtzen duelako, eta Nafarroari erakargarritasuna kentzen diolako enpresen ikuspegitik, "fiskalki zigortu eta inbertsiorako laguntzak murrizten baititu".
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk lortu duten aurreakordioaren harira, Esparzak esan du ez dela harritu, baieztatu egiten duelako "EH Bildu zela lehentasunezko solaskidea", eta horixe adierazi izan duela behin eta berriz Nafarroako Gobernua osatu aurretik ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa