Politika
U30
EITB.EUS
Koalizio subiranistaren ustez, oraindik "lan asko" dago egiteko herritarrek "bizi-baldintza duinak" lor ditzaten.
EH Bilduko zinegotziak Sestaon, grebarekin bat egiteko egin duten agerraldian. Argazkia: EH Bildu
EH Bilduk bat egin du urtarrilaren 30erako Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba orokorrarekin, Asier Iza metaleko langile eta koalizio subiranistako zinegotziak gaur iragarri duenez.
Ezkerraldeko beste zinegotzi batzuekin batera, agerraldia egin du gaur Izak Sestaoko (Bizkaia) Kasko plazan atxikimendua adierazteko. Horren iritzian, grebarako "arrazoiak badaude". "Prekarietatearen aurrean, bizi-baldintza duinak aldarrikatzen ditugu. Urtarrilaren 30ean kalera aterako gara erabaki politikoen erdigunean bizitza jartzeko eta hauek ez egoteko elite ekonomikoen interesen menpe. Kalean izango gara herri duin batean, bizitza duin bat aldarrikatzeko", esan du EH Bilduko ordezkariak.
Izak gogorarazi duenez, oraindik "lan asko" dago egiteko herritarrek "bizi-baldintza duinak" lor ditzaten. Koalizio subiranistaren zinegotziak Eusko Jaurlaritzaren datuak aipatu ditu horren erakusle: "Pobrezia % 46 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan azkeneko urteetan, eta 200.000 pertsona pobrezia arriskuan daude. Pentsionisten erosteko ahalmenak % 6 egin du behera. Sinatzen diren kontratuen % 92 behin-behinekoak dira eta hainbat herritan, Sestaon adibidez, langabezia tasa % 18koa da".
Hori horrela, EH Bilduren ustez, "unea heldu da prekarietatean oinarritutako sistema bati erantzuteko eta, bizi-baldintzak erdigunean jarriz, haien herritarrak zaintzen eta babesten dituen herri baten alde egiteko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa