12:08

Politika

Donostia

Martuteneko espetxea mugitzea 'presazkoa' dela esango dio Goiak Espainiako Gobernuari

Agentziak | Erredakzioa

Gaiari "lehenbailehen" heltzeko eskatuko du Donostiako alkateak, eta espero du koalizio gobernuaren aldetik "jarrera ona" topatzea.

  • Martuteneko kartzela

    Martuteneko kartzela, ETBko bideo batetik ateratako argazkian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martuteneko espetxea lekualdatzea "premiazkoa" dela helaraziko dio Eneko Goia Donostiako alkateari osatu berri den Espainiako Gobernuari. Izan ere, Goiaren aburuz, Txomin Enea auzo berria "amaitzeko" eta Urumeako ingurua "berreskuratzeko" kartzela mugitzea ezinbestekoa da.

Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "konpontzeke" dituzten gaien artean "presazkoena" da Martutenekoa. "Ia urtebete egon da Gobernua jardunean, eta gai hori ere halaxe egon da, zintzilik".

Goiaren hitzetan, kartzela Loiolan egotea "absurdoa" da, eta espero du lekualdatzea "lehenbailehen" egitea.

San Sebastian eguna igarota, Espainiako Gobernuarekin harremanetan jarriko dela iragarri du Donostiako alkateak. "Espero dut jarrera ona topatzea", aitortu du.

"Dena dela, telefonoa hartzearekin ez da nahikoa, jaramon egin behar dizue. Batzuetan errazagoa da, beste batzuetan ez hainbeste. Zenbaitetan erotu egiten zaituzte. Legegintzaldia hasi baino ez da egin, eman diezaiegun aukera bat", adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena