Politika
Fiskal Nagusia
Agentziak | Erredakzioa
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Dolores Delgado Justizia ministro ohiaren izendapena babestu du ostegun honetan,aldeko 12 botorekin eta kontrako 7rekin.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Dolores Delgadoren izendapena babestu du. Argazkia: EFE.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) osoko bilkurak babesa argi berdea eman dio Dolores Delgado Estatuko fiskal nagusiaren izendapenari, aldeko 12 botorekin eta kontrako 7rekin. Izendapena polemikarekin iritsi da BJKNra, Delgado Justizia ministro izan baita.
Ordubeteko bileraren ostean, epaileen aginte organoak berretsi du Delgadok kargurako baldintzak betetzen dituela (15 urteko ibilbideko ospe handiko jurista izatea), baina errefusatu egin du tankera honetako ebazpenetan erabili ohi diren hitz batzuk erabiltzea, hala nola hautagaia "egokia" dela.
BJKNtik azaldu dutenez, epaile batek boto partikularra eman du, eta beste batzuek bat egin dute horrekin. Beste epaile batzuek boto konkurrentea eman dute, hots, ados daudela Delgadori emandako abalarekin, baina ez formekin.
Bileran Carlos Lesmes BJKNko presidenteak proposatutako ebazpena bozkatu dute. Lesmesek nahita errefusatu du hautagaia "egokia" dela aipatzea idatzian, organo barruan babes zabala lortzeko helburuz. Izan ere, epaile kontsarbadoreak hautagaiaren aurka daude.
Delgadok beste izapide bat egin behar du oraingoz Estatuko fiskal nagusi bihurtzeko: Kongresuko Justizia lantaldean agerraldia egitea.
BJKNren ebazpena ez da loteslea, baina erakutsi egiten du zatiketa dagoela epaileen artean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa