18:28

Politika

Katalunia

Torrak uste du hauteskundeak egongo direla ebazpen irmo batekin inhabilitatzen badute

agentziak | erredakzioa

Dena den, inhabilitazioa berretsiko lukeen balizko ebazpen irmoarekin ere, presidenteak Parlamentuak esaten duenari itxarongo lioke.

  • Quim Torra Generalitatearen presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

    Quim Torra Generalitatearen presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Quim Torra Generalitatearen presidenteak esan du Auzitegi Gorenak bere inhabilitazioa berresten badu ebazpen irmo batean eta Parlamentuak ebazpena onartzen badu hauteskundeak egongo direla, baina berak horren inguruan Parlamentuak esango lukeenari itxarongo liokeela.

"Kataluniako Parlamentuak niri kargua kentzea onartuz gero, litekeena da hilabete batzuetan jardunean egotea eta hauteskundeak deitzea", azaldu du Radio 4n egin dioten elkarrizketa batean.

Generalitateko Presidentzia legearen arabera, Parlamentuko presidenteak Generalitateko presidente berri bat proposatu behar du Torraren inhabilitazioa ekarriko lukeen ebazpen irmoa jaso eta 10 eguneko epean, baina presidenteak azpimarratu du aurretik Parlamentuaren iritzia entzungo lukeela: "Nik Parlamentuaren iritzia eskatzen jarraituko nuke, eta Parlamentuak esaten duena beteko nuke".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena