Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Lledonersko kartzelak 48 orduko baimena eman die, baina Generalitateak berretsi behar du. Baimena eskatzeko aukera dute zigorraren laurdena bete baitute.
Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez, 2017ko irudi batean. Argazkia: EFE.
Albisteak (4)
ANCko presidente ohi eta JxCATeko diputatu ohi Jordi Sanchezek eta Omnium Culturaleko presidente Jordi Cuixartek lehen espetxe-baimena eskatu dute astearte honetan, espetxe-iturriek Europa Pressi jakitera eman diotenez. Berez, baimena eskatuta, Lledonersko kartzelak 48 orduko baimena eman die espetxetik irteteko; nolanahi ere, baimen hori Generalitateak berretsi behar du orain, Zigor Neurrien Idazkaritzaren Sailkapen Zerbitzuak, hain zuzen ere.
Jordi Pinak, Sanchezen abokatuak, aurreko astean aurreratu zuen baimena astearte honetan eskatuko zuela; izan ere, Gorenak 9 urteko espetxe-zigorra ezarri zien, sedizioa egotzita, proces auziaren epaian, eta 2020ko urtarrilaren 14an bete dute zigorraren laurdena.
Abokatuak esan zuenez, baimena jasoz gero, Sanchezek familiarekin egoteko baliatuko du, baina orain arte babestu duten herritar guztiekiko "errespetua" nabarmendu zuen.
Cuixartek larunbat honetan Europa Pressi emandako elkarrizketa batean esan zuen ez duela espetxe-onurarik eskatuko, baina bai baimenak, presoen "eskubidea" delako eta ez diolako horri uko egingo.
Bigarren gradua
Generalitatearen Justizia Kontseilaritzak, Biktimaren Zigor Neurrien, Birgizarteratzearen eta Arretaren Idazkaritzaren bidez, ostegunean berretsi zien bigarren gradua proces auziko zigortu guztiei; hau da, askatasun-gabetzearen erregimen arrunta berretsi zien.
Baieztapen hori eginda, presoek aukera dute, dagoeneko, espetxe-baimenak eskatzeko, zigorraren laurdena bete eta gero. Hortaz, Sanchezek eta Cuixartek eskatu ahal dituzte gainerako guztiek baino lehenago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa