06:46

Politika

Europako Parlamentua

Puigdemonten eta Cominen estreinakoa izango da gaur eurodiputatu gisa

Agentzia | Erredakzioa

Omplim Estrasburgek manifestazio eta ekitaldi bat antolatu ditu Euroganberatik gertu. Manifestu bat irakurriko dute, 'Estrasburgora itzuli gara: eustea irabaztea da' izenburupean.

  • Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia eta Toni Comin kontseilari ohia. Argazkia: EFE

    Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia eta Toni Comin kontseilari ohia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia eta Toni Comin kontseilari ohia eurodiputatu gisa estreinatuko dira gaur, astelehena, Europako Parlamentuan, Estrasburgon (Frantzia). Azkenean, Oriol Junqueras ERCko buruzagia ez da osoko bilkuran izango, Auzitegi Gorenak gaitasungabetu eta Europako Parlamentuak eurodiputatu izaera kendu ondoren.

Era berean, Quim Torra Generalitateko presidentea, Pere Aragones Generalitateko presidenteordea eta Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea Estrasburgon izango dira.

Gainera, Omplim Estrasburg plataformak manifestazioa eta ekitaldi bat antolatu ditu Europako Parlamentuaren egoitzatik hurbil. Politikari independentistek hartuko dute hitza bertan, eta 'Estrasburgora itzuli gara: eustea irabaztea da' izeneko manifestu bat irakurriko dute.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiaren berri izan berehala, Euroganberaren lehen saioan izateko asmoa agertu zuten Puigdemontek eta Cominek (Belgikan daude 2017ko urritik), Europako Auzitegiak Junquerasen immunitate parlamentarioa aitortu ondoren.

Europako Parlamentuak eurodiputatu bezala aitortu zituen iragan astelehenean. Horrela, egiaztagiri iraunkorra jaso eta astelehen honetako osoko bilkuran parte hartu ahal izateko tramiteak bete zituzten.

Oraingoz ez dute talderik izango

Hala ere, eurodiputatu gisa emango dituzten aurreneko pausoak talde politiko bateko kide izan gabe emango dituzte Euroganberan. Berdeak/Europako Aliantza Askea (ALE) taldean sartzea eskatu dute, baina koalizio ekologistak ez du oraindik erabakirik hartu; ondorioz, talderik gabe hasiko dira lanean. ALEk taldeko presidenteorde izendatu zuen Oriol Junqueras.

Berdeek eta Europa osoko alderdi abertzaleek osatzen duten taldeak aste honetan zehar aztertuko du eskakizuna, baina horrek ez du esan nahi erabakia aste honetan bertan hartuko dutenik.

ALE Puigdemont eta Comin onartzearen alde dago, baina eurodiputatu berde batzuek zalantzak dituzte, iturri ekologistek ziurtatu dutenez.

Atzeraeraginez

Horrela, Puigdemontek eta Cominek uztailaren 2tik eurodiputatu izaera atzeraeraginez hartu zutela azalduko du David Sassoli Euroganberako presidenteak saioaren hasieran.

Gainera, Espainiak immunitatea kentzea eskatu duela jakinarazi lezake italiarrak, eskaera Europako Parlamentuak saioa hasi baino lehen heltzen baldin bada.

Nahiz eta formalki hasi, prozesuak zenbait hilabete iraun lezake; izan ere, gai hori Gai Juridikoen Batzordera heldu behar da lehenengo.

Hasteko, batzorde horrek txostengile bat izendatu beharko du, eta txostena batzordeak berak eta eurodiputatuek bozkatuko dute gero.

Hitzaldian, Junquerasen agintaldia urtarrilaren 3an amaitu zela iragarriko du Sassolik, Hauteskunde Batzorde Zentralak eurodiputatu egiaztagiria ematea ukatu zion egunean, alegia.

"Gatazka internazionalizatuko dute" Euroganberatik

Albert Batet Kataluniako Parlamentuko JxCat taldeko presidenteak astelehen honetan nabarmendu duenez, Carles Puigdemontek eta Antoni Cominek, eurodiputatu gisa, Kataluniako "gatazka politikoa nazioartera zabaldu" ahal izango dute "Europaren bihotzetik, Europako Parlamentutik".

Estrasburgotik (Frantzia), JxCateko beste diputatu batzuekin batera Puigdemont eta Comin babesteko joan den lekura, eurodiputatu gisa egin duen estreinaldian, Batetek azpimarratu duenez, "gaur agerian dago aurre egiteak, irauteak eta amore ez emateak emaitzak ematen dituela".

"Elkarrekin goazenean, irabazi egiten dugu", ospatu du Batetek, eta deitoratu egin du Oriol Junquerasek Estrasburgoko Legebiltzarrean eserleku bat hartu ezin izatea, eta gaineratu du: "Isilik, mutu, eskuburdinak jarrita eta ekintza politikorako gaitasunik gabe nahi izan gaituzte, eta gaur Europako Parlamentuko ate handitik sartuko gara".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena