Politika
Aurkezpena
Agentziak | Erreakzioa
PSOEk eta Unidas Podemosek osatutako koalizio Gobernu berriak, presidentearen arabera, 'batasunerako asmo irmoa' izango du.
Albisteak (6)
Informazio gehiago (1)
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak PSOEk eta Unidas Podemosek osatutako Exekutiboak "batasunerako asmo irmoa" izango duela defendatu du. Esan duenez, "zenbait ahots izango ditu, baina hitz bera eta bakarra".
Kabinetea osatzen duten izenen berri eman du Gobernuko presidenteak Moncloa Jauregian. Esan duenez, "elkarrizketa, akordio eta familia politiko desberdinen elkarbizitza" izango dira Exekutibo berriaren oinarriak.
Sanchezen arabera, Exekutiboa "norabide berean ibiliko da", baina "askotariko ideietatik edango du", "elkarrizketa" nagusi izango den legealdi batean.
Gainera, adierazpen instituzionalean, presidenteak esan du bere Gobernua "ekintzazkoa" izango dela, hitz egiteko asmoarekin jaio dena. "Honakoa elkarrizketa sozialaren legealdia izango da", esan du.
Etapa monarkikoaren lehenengo koalizio Gobernua izanez, "etorkizunean erreferentziatzat hartuko duten bide berri batean ibili" beharko dela nabarmendu du Sanchezek.
Aldaketak Gobernu berrian
Hasi den etapa politiko berriak "profil berriak" eskatzen dituela esanda justifikatu ditu Sanchezek Gobernuan izan diren aldaketak. Exekutiboa utzi duten ministro guztiei "esker ona" adierazi die egindako "lan bikainagatik".
Etapa politiko berriak profil zehatz batzuk eskatzen dituela errepikatu du Sanchezek, eta "hori da aldaketak azaltzen dituen arrazoi bakarra".
Kabinete berrian ez dira egongo orain arte Justizia ministroa izan den Dolores Delgado, Magdalena Valerio Lan eta Gizarte Segurantza ministroa, Jose Guirao Kulturakoa eta Maria Luisa Carcedo Osasun ministroa.
Gobernu parekidea
Ministroen erdia emakumeak izatea balioetsi du presidenteak: "Espainia ez da sekula izango ahotsik gabeko emakumeen herrialde bat", esan du.
Edozein kasutan, Sanchez bera kontuan izanda, Exekutiboa parekidea da (40/60), baina emakumeak ez dira gehiengoa, bere lehenengo Gobernuan gertatu zen bezala. Hala ere, presidenteak nabarmendu du berdintasun "osoak eta eraginkorrak" Gobernu osoan dauka "eragina".
Karguez jabetzeko momentua
Astelehenean, ministro berriek karguen promesa edo zina egingo dute Zarzuela Jauregian, 10:00etan, eta ondoren, goiz osoan zehar karguez jabetuko dira, ministerio desberdinetan.
Asteartean, urtarrilaren 14an, lehenengo Ministroen Kontseilua egingo dute, eta bukatzean, Sanchez presidenteak prentsaurrekoa emango du Moncloan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa