13:56

Politika

Espainiako Gobernua

EAJ eta ERC Espainiaren 'gobernagarritasunean' inplikatuko direla esan du Mendiak

Agentzia | Erredakzioa

PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, Espainia herri "oso anitza" da, eta ez da gauza "negatibo" bezala ikusi behar "positibo baizik".

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSOEren eta "Kongresuan ordezkaritza lortu duten alderdi erregionalista askoren" arteko akordioa zein EAJrekin eta ERCrekin adostutako ituna "positiboa da", adierazi du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, "Espainiaren gobernagarritasunean mundu guztia inplikatzen duelako". Espainia herri "oso anitza" da, eta ez da gauza "negatibo" bezala ikusi behar "positibo baizik", erantsi duenez.

PSOEren "nortasun ikur" Espainian eta Euskadin "pertsona eta lurralde guztien arteko adiskidetasuna" izango dela defendatu du Mendiak, "erakundeek jendea gehien kezkatzen duten gaietan arreta jarri ahal izateko". Azken bost urteetan PSE-EEk lortutako "akordioek Euskadi gatazka, gobernagarritasun falta eta ezegonkortasun etengabean ez egotea ahalbidetu dute", azpimarratu duenez.

Mendiak Euskadi Aktibatu 2020 erakunde arteko foroa bildu du Gasteizko Europa jauregian. Alkateak, hiru hiriburuetako udalbatzetako bozeramaileak, batzarkideak, Eusko Jaurlaritzako sailburuak, diputatu eta senatariak, Espainiako Gobernuko ordezkari eta azpiordezkariak eta Europako ordezkariak elkartu dira.

"Espainiak begirada jaso behar du, eta 2030eko Espainia eraiki"

PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio Gobernu berriaren garrantzia azpimarratu du Mendiak. PSE-EEko buruzagiaren ahotan, "PPren politikak Espainian eraiki duen konfrontazio etengabearekin bukatzea beharrezkoa zen". "Konfrontazioak ez garamatza inora. Espainiak begirada jaso behar du, eta 2030eko Espainia eraiki", aldarrikatu du.

"Sozialistak alderdi askori eskatzen ari genizkiena zen. Hemen, Euskadin, guk abertzaleei eskatzen geniena berretsi baino ez du egin PSOEren eta EAJren arteko akordioak: Espainiaren gobernagarritasunean inplikatzea; akordioan bustitzea eta, beharrezkoak balira, erreformetan parte hartzea Espainiaren gobernagarritasuna hobetzeko", azaldu du.

Azkenik, Gobernu zentral berria osatuko duten ministroak zoriondu ditu, eta Isabel Celaa, Fernando Grande-Marlaska eta Arancha Gonzalez Laya euskal ministroak espresuki aipatu ditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena