Politika
Katalunia
Agentzia | Erredakzioa
ERCko buruzagiak urtarrilaren 3an eurodiputatu izateari utzi ziola ebatzi du Euroganberak, Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Hauteskunde-batzorde Zentralaren irizpidea onartuz.
Oriol Junqueras ERCko buruzagia. Artxiboko argazkia: EFE
Auzitegi Gorenak Oriol Junqueras ERCko buruzagiaren inhabilitazioa berretsi ondoren, Europako Parlamentuak eurodiputatu izateko eskubidea kendu dio buruzagi politikoari, David Sassoli Euroganberako presidenteak iragarri duenez.
Carlos Lesmes Goreneko presidenteak sinatutako gutuna 14:00ak aldera jaso dute Euroganberako zerbitzu juridikoek. Azkenean, Junquerasek urtarrilaren 3an eurodiputatu izateari utzi ziola ebatzi du erakundeak.
Junqueras, Carles Puigdemont eta Toni Comin eurodiputatuen agintaldiak 2019ko uztailaren 2an hasi zirela ebatzi zuen Europako Justizia Auzitegiak, Sassolik ohar batean gogorarazi duenez.
Hala ere, Junquerasen agintaldia 2020ko urtarrilaren 3an agortu zela erantsi du, Espainiako Hauteskunde-batzorde Zentralaren eta Auzitegi Gorenaren erabakiak kontuan hartuz. Irmo zigortu ondoren buruzagi independentistak immunitatea galdu duela erabaki zuten Espainiako bi erakundeek.
Europako Parlamentuak Junqueras eurodiputatu gisa aitortu zuen astelehenean, baina gaur atzera egin du.
"Europako Parlamentua Estatu kideetako auzitegiek behin-betiko hartutako erabakiak atzerapenik gabe kontuan hartzera beharturik dago", azaldu du Euroganberak.
Bestalde, Europako Parlamentuaren osoko bilkura urtarrilaren 13an 17:00etan hasiko dela iragarri du Sassolik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa