Politika
AUZITEGI GORENA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako presidente eta kontseilari kargugabetuen aurkako euroaginduei eutsi egin die Auzitegi Goreneko epaileak.
Carles Puigdemont eta Toni Comín, Bruselan. Argazkia: ETBko bideo batetik hartutako irudia.
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiari eta Toni Comin Generalitateko kontseilari izandakoari aitortutako immunitatea bertan behera uzteko eskatu dio Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Europako Parlamentuari, gaur igorritako erregu-gutun batean.
Halaber, Kataluniako independentzia prozesua epaitu zuen magistratuak eutsi egin die Puigdemonten eta Cominen aurkako euroaginduei.
Joan den abenduan jaso zituzten Puigdemontek eta Cominek europarlametari direla egiaztatzen duten akreditazioak, eta datorren astelehenean izango dute lehen osoko bilkura Europako Parlamentuan. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak immunitatea aitortuta, hura indarrean dagoen bitartean, eurodiputatu gisa dagokien funtzioa betetzeko eskubide osoa dute.
Llarenak gaur argitara eman duen autoan zehazten duenez, bi horiek Espainian ez dute immunitaterik eta inolako erregu-eskaerarik egin beharrik gabe atxilotu ahal izango lituzkete (Espainian), aukeratu zituztenean jada auzipetuta zeudelako.
Bestalde, eta Europako Parlamentuak erantzuna igorri artean, euroaginduen inguruko erabakia hartu behar duen Belgikako epaileari prozedura eteteko eskatu dio Llarenak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa