Politika
Altsasu auzia
eitb.eus
Zigorraren laurdena beteta dutenean jaso dute espetxe zaintzaren jakinarazpena. Horrenbestez, unean uneko baimenak eska ditzakete jada Zaballako espetxetik ateratzeko.
Altsasuko auziagatik zigortutako gazteei babesa adierazteko manifestazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Altsasuko auzian zigortutako bost gazte bigarren graduan sailkatu ditu Espetxe Zuzendaritzak, eta, horrenbestez, kartzelatik noizbehinka irteteko baimenak eskatzeko moduan daude, Diario de Noticias egunkariak ostiral honetan aurreratu, eta EiTBk baieztatu duenez.
Zehazki, Oihan Arnanzek (9,5 urteko kartzela-zigorra), Jokin Unamunok (8,5 urte), Adur Ramirez de Aldak (8,5 urte), Jon Ander Cobek (7,5 urte) eta Julen Goikoetxeak (7,5 urte) jaso dute jada espetxe zaintzaren jakinarazpen hori, zigorraren laurdena betea dutenean, eta, beraz, unean uneko baimenak eska ditzakete Zaballako (Araba) espetxetik ateratzeko. Oihanek, Jokinek eta Adurrek 1.153 egun daramatzate kartzelan, eta Jon Anderrek, Julenek, Aratzek eta Iñakik, berriz, 619 egun.
Epai irmoa duten preso guztiei ezartzen zaien ohiko neurria da, eta, epe ertainera begira, hirugarren gradua lortzeko beste urrats bat da. Horrek egunez eta asteburuetan espetxetik ateratzeko aukera emango lieke, Iñaki Abad eta Aratz Urrizola gazteei bezala. Egunero, lanera edo ikastera joan daitezke biak, baina lotara itzultzen dira Zaballako espetxera.
Auzitegi Gorenak bederatzi urte eta sei hilabetera arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei, bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin Altsasuko Koxka tabernan izan zuten liskarragatik. Gertakariak 2016ko urrian jazo ziren.
Gurasoek epaia "bidegabea eta neurrigabea" zela salatu zuten orduan, eta ibilbide judizialean azkeneraino iritsiko zirela baieztatu zuten, helegiteak Auzitegi Konstituzionalean eta Giza Eskubideen Europako Auzitegian jartzeraino.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa