07:39

Politika

Katalunia

Junqueras gaitasungabetu zuen akordioa premiaz indargabetzea baztertu du Gorenak

Agentziak | Erredakzioa

Quim Torrak aurkeztutako helegitearen gaineko erabakia, aldiz, ostiralera arte atzeratu du Auzitegiak.

  • Oriol Junqueras, Generalitateko presidenteorde ohia.

    Oriol Junqueras, Generalitateko presidenteorde ohia. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kartzelan dagoen ERCko lider Oriol Junqueras gaitasungabetu zuen Espainiako Hauteskunde Batozrdeak akordioa premiaz indargabetzea baztertu du Auzitegi Gorenak. Hain zuzen ere, Hauteskunde Batzordeak eurodiputatuaren maila kendu egin zion, proces auziagatik 13 urteko kartzela-zigorra ezarri ziotelako. Quim Torrak aurkeztutako helegitearen gaineko erabakia, aldiz, ostiralera arte atzeratu du Auzitegiak. 

EFEri hainbat iturri juridikok esan bezala, Aretoak gaitzetsi egin ditu ditu Generalitatearen presidenteorde ohiaren defentsak eskatutako oso kautelazko neurriak. Junquesaren abokatuek helegitea aurkeztu zuten Espainiako Hauteskunde Batzordearen aurrean.

Batzordearen iritziz, Junquerasen auzian gertatzen da ezin zaiola hautatu; izan ere, Auzitegi Gorenak, 2019ko urriaren 14an, 13 urteko espetxe-zigor hori ezarri zion, eta 13 urterako gaitasungabetu zuen kargu publikorako; hortaz, "Europako Parlamentuko diputatu hautetsi bezala, karguari utzi behar dio, epaiak hala zehaztuta".

Gorenaren iritziz, beharrezkoa da lehentasuna ematea irmoa den epai penal bati. Autoaren arabera, oso kautelazko neurria baztertzeak ez ditu urratzen Junquerasek argudiatutako oinarrizko eskubideak; Europar Batasunaren eskubidea ere ez du urratzen, EBko Justizia Auzitegiak abenduaren 19an emandako epaia bera aztertuta.

Epaileek eskatutako oso kautelazko neurriaren gainean soilik ebatzi dute, eta hori gaitzetsi egin dute. Hala ere, oraindik ez dute zehaztu Espainiako Hauteskunde Batzordearen akordioak eskubidearekin bat egiten duen ala ez. Hori, eztabaida luzeagoa behar duenez, aurrerantzean ebatziko dute.

Quim Torraren gaineko ebazpena, ostiralean

Gorenak, halaber, Quim Torra Generalitateko presidentea diputatu autonomiko izateari uzten dion ebatziko du, baina ez du ostegun honetan egingo, ostiralean baizik, Auzitegiak ebazpen hori atzeratzea erabaki baitu. Torraren helegitea aztertzen duen bitartean Espainiako Hauteskunde Batzordearen ebazpena kautelaz eteten duen ala ez ebatziko du auzi arlokoak.

Magistratuak ez dira auziaren muinean sartuko; izan ere, Torraren abokatuek eskatutako kautelazko neurria onartzen duten ala ez erabakitzea da haien egitekoa; erabaki behar dute, halaber, Espainiako Hauteskunde Batzordearen ebazpena behin-behinean bertan behera utziko duten, helegiteak aztertzen dituzten bitartean.

Torrari dagokionez, hauteskunde-kanpainan eraikin publikoetan jarritako lazo horiak ez kentzeagatik desobedientziagatik zigortu zuen epaileak. Espainiako Hauteskunde Batzordeak diputatu autonomiko gisa zuen kredentziala kentzeko eskatu zion Gorenari, eta Kataluniako Parlamentuaren esku utzi zuen Generalitateko presidente izateari ere utzi behar ote dion erabakitzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena