Politika
Europako Parlamentua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Halaber, bera izango da Europako Aliantza Libreko presidentea. Europako Parlamentuak astelehenean aitortu zuen Oriol Junqueras eurodiputatu gisa.
Oriol Junqueras, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Berdeak / Europako Aliantza Libreak bere talde parlamentarioko lehen presidenteorde izendatu du Oriol Junqueras ERCko buruzagi independentista. Halaber, Europako Aliantza Libreko presidentea izango da.
Junquerasek Alyn Smith eskoziarraren tokia hartuko du, abenduko hauteskundeetan Erresuma Batuko Parlamentuko diputatu aukeratu baitzuten.
EAL taldea Europako hainbat alderdi abertzale, independentista eta ekologistak osatzen dute. Parlamentuko saioetan taldeko presidenteek hartzen dute hitza: Ska Keller alemaniarrak eta Philippe Lamberts frantziarrak.
Europako Parlamentuak astelehenean aitortu zuen Oriol Junqueras eurodiputatu gisa eta horren ondotik iritsi dira bi izendapenak.
Europako Justizia Auzitegiak Junquerasek immunitatea daukala ebatzi zuen, baina buruzagi independentistak preso jarraitzen du eta Espainiako Auzitegi Gorenaren baimena behar du datorren astelehenean Europako Parlamentura joan ahal izateko.
Carles Puigdemontek eta Toni Cominek dagoeneko eskuratu dituzte diputatu-txartelak eta Berdeak / Europako Aliantza Librea taldean sartzeko asmoa iragarri dute. Taldea datorren astean bilduko da eta orduan hartuko dute erabakia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa