Politika
Jaurlaritza
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gogora Institutuak 28 aldiz kontratatu zuen Montai taldea, erakusketa ibiltari bat antolatzeko. Konpainia hori EAJko kargu batek zuzentzen du. Eusko Jaurlaritza kontratu horiek aztertzen ari da.
Josu Erkoreka artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Memoriaren Institutuak (Gogora) EAJko kargu batek zuzendutako enpresa talde batekin egindako kontratuak aztertzen ari da Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saila.
Hala jakinarazi du Josu Ekoreka bozeramaileak eldiario.es agerkari digitalak egunotan zabaldutako informazioaren harira. Komunikabide horren arabera, Lehendakaritzaren menpe dagoen Gogora Institutuak 28 aldiz kontratu zuen EAJko kargu batek zuzentzen duen Montai taldea, oroimenari eta bizikidetzari buruzko erakusketa ibiltari bat antolatzeko.
Memoriaren Plaza izeneko ekimenak hainbat udalerri zeharkatu zituen. Aipatu kontratuetatik 22 zuzenenean egin zituen eta guztira 762.886 euro erabili ziren.
Ezker Anitzak eta Alderdi Popularrak susmopean dauden kontratazio horiei buruzko azalpenak emateko eskatu diote Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzari.
Erkorekak esan du Gogorak bere garaian aztertu zituela kontratu horiek eta ez zela inolako irregulartasunik antzeman. Hala ere, Lehendakaritzak kontratu horiek kontrol ekonomikorako bulegoaren esku utzi ditu, "sakonago eta zorrotzago ikuskatu ditzan". Azterketa oraindik amaitu gabe dagoela erantsi du.
Horrez gain, Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendaria prest agertu da Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Etikoaren baitan azalpenak emateko.
Ildo berean, Gogora talde parlamentarioekin harremanetan jarri da, eskatutako informazio guztia haien esku uzteko prest dagoela jakinarazteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa