Politika
Presoak
Agentziak | Erredakzioa
ETAko presoei eragiten dien "espetxe-salbuespeneko fasea gainditzeko borondate irmoa" eskatu diote Espainiako Gobernuari.
Foro Sozialaren prentsaurrekoa Bilbon. Argazkia: @forosoziala.eus
Foro Sozial Iraunkorrak uste du PSOEren eta Unidas Podemosen arteko gobernu berri bat alderdi abertzaleen babesarekin osatzeak ETAko kideei aplikatzen zaien espetxe politikaren aldaketa eragin dezakeela.
Kolektibo horrentzat, "pixkanaka baldintzak eraikitzen ari dira arrazoizko epe batean espetxe politika garai berrira egokitu ahal izateko".
"Madrilen gobernu berri bat eta Espainiako Kongresuan gehiengo bat osatzeak eskaintzen duen testuinguruaz ari gara", esan dute Teresa Toda eta Nazario de Oleaga taldeko bozeramaileek.
Halaber, sakabanaketaren amaieraren inguruan EAEn eta Nafarroan dauden "adostasun" politiko eta sozialak azpimarratu dituzte, baita ETAko presoen "borondatea" ere, "espetxe legeriaren barruan beharrezko pausoak emateko, eragindako mina aitortzea barne".
Foro Sozialak "espetxe-salbuespeneko fasea gainditzeko borondate irmoa" eskatu die Espainiako Gobernuari; ETAko presoei, berriz, "inplikazio irmoa" eskatu die indarkeriaren banakako gaitzespena, bide baketsuen aldeko konpromisoa, eragindako minaren aitorpena eta hura konpontzeko borondatearekin.
Bestalde, kartzelatik ateratzen direnean ETAko presoen "oinarrizko behar ekonomiko eta sanitarioak asetzen" laguntzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa