Politika
Inbestidura
Agentziak | Erredakzioa
Andoni Ortuzarrek eta Pedro Sanchezek izenpetu dute hitzarmena. Honela, sei diputatu jeltzaleek babesa emango diote hautagai sozialistari elkarrizketaren bideari ekiteko.
Albisteak (3)
Pedro Sanchezen inbestidura-saioan sei diputatu jeltzaleek hautagai sozialistari babesa emateko akordioa lortu dute astelehen honetan EAJk eta PSOEk. Andoni Ortuzarrek eta Pedro Sanchezek sinatu dute hitzarmen hori, Kongresuan.
PSOE eta ERC Sanchezen inbestidura ahalbidetuko duen akordioa ixtear daudela lortu dute akordioa jeltzaleek eta sozialistek. Estatuko Abokatutzak aurkeztu behar duen txostenaren zain daude ERCko kideak, eta baliteke hautagai sozialistaren inbestidura-saioa urtarrilaren 2tik 5era bitartean egitea, ziurrenik gaur kaleratuko baita Junquerasen immunitateari buruzko txosten hori.
"Oso albiste ona" dela nabarmendu du Jaurlaritzak
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak ziurtatu duenez, "oso albiste ona da" akordio hori, eta Estatuaren "zehaztugabetasun-egoera bideratzen du".
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EAJk eta PSOEk lortutako akordioa izan du hizpide Azpiazuk. Ildo horretatik, jeltzaleek Kongresuan dituzten sei diputatuek hautagai sozialistaren inbestidura-saioan aldeko botoa emango dutela iragarri du.
Bere esanetan, Estatuko "zehaztugabetasun eta gobernu faltaren egoera pixka bat bideratzen" lagundu dezakeen "oso albiste ona" da.
Ildo horretatik, EAJren eta PSOEren arteko harremana "aspalditik errotuta" dagoela azpimarratu du Azpiazuk. "Euskadin, alderdi sozialistarekin batera gaude agintean; Eusko Jaurlaritzan, aldundietan... akordio zabala dago erakundeei egonkortasuna emateko, eta Madrilen ere gobernuari egonkortasuna emateak aspaldidanik datorren akordioa sendotzen duela uste dut", gaineratu du.
Gauzak horrela, Azpiazuk nabarmendu du bi alderdiek ez dutela akordio bat asmatu orain, "Madrilen indartu baizik". "Bazen garaia lehenbailehen gobernu bat izateko. Urtarrilaren 5ean iristen bada, ez da Erregeen opari txarra izango", gaineratu du.
Akordioak elkarrizketari bidea ireki dio
Andoni Ortuzar EAJko presidenteak Pedro Sanchezen inbestidura babesteko sinatutako akordioa defendatu du astelehen honetan, lurraldeen arteko auziaren harira "elkarrizketari bidea irekitzen diolako", eta politika "bere lekuan" jartzen duelako, hainbat urtez judizializatuta egon ondoren.
"Ezberdinen arteko" elkarrizketa bultzatzen duen "erantzukizun ariketa" gisa definitu du ituna, eta erakundeentzat "egonkortasun gorenaren" aldeko apustua egiten duela esan du.
EAJko buruak azpimarratu duenez, Sanchezek "ezinbestekoak" diren sei boto lortzen ditu, eta euskal abertzaleek, berriz, "bermeak" lortzen dituzte Euskadirentzat, "azkenean" Gernikako Estatutua bete dadin eta "autogobernu estatus berri bat negoziatzeko", besteak beste.
Politika dagoen paralisitik ateratzeko "ekarpen apala" egiteagatik euskal abertzaleak "pozik" daudela ziurtatu ostean, Ortuzarrek ituna, azken batean, EAJk defendatzen duen "Euskal agenda" garatzea bermatuko duela ondorioztatzeko adostutako puntuetako batzuk aipatu ditu.
"Elkarrekiko konfiantza da gakoa, eta guk hori badugu, orain probatu egingo dugu", esan du Ortuzarrek; koalizio gobernuak konplexuak direla onartu du, baina ez du zalantzarik koordinazio mekanismoak "ondo koipeztatuta" egongo direla.
Zerga arloko puntua ere defendatu du; haren arabera, euskal Kontzertu Ekonomikoak jada ezartzen duenari akordio politikoaren maila ematea besterik ez da, Estatuan egiten den edozein aldaketa bi administrazioek eskumenak dituzten zergetan hitzartu behar delako.
Bestalde, akordioak kirol eta kultura arloan Euskadiren nazioarteko ordezkaritza sustatzea ontzat jo du Ortuzarrek. Kirol selekzio propioak izatea "oso errotuta dagoen nahia dela" gogorarazi du, eta bere iritziz ez du Espainiako federazioen existentzia kontrajartzen edo ukatzen.
Ortuzarrek ez du esan nahi inbestiduraren data ezagutzen duen ala ez, baina herritarrek "lehenbailehen Gobernu bat" merezi dutela azpimarratu du, eta igandean, Errege bezperan, bigarren bozketa izaten amaitzen badu, "jende gehienarentzat opari ona izango da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa