18:12

Politika

Ministroen Kontseilua

Sanchezek pentsioen eta gutxieneko soldataren igoera gelditu du Gobernua osatu arte

Agentzia | Erredakzioa

Urteko azken Ministroen Kontseilua egin dute, eta Isabel Celaak Espainiako Gobernuko jarduneko bozeramaileak agerraldia egin du ondoren.

  • Pedro Sanchez Espainiako jarduneko gobernuburua. Artxiboko argazkia: EFE

    Pedro Sanchez Espainiako jarduneko gobernuburua. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ministroen Kontseiluak errege-dekretu bat onartu du ostiral honetan, zerga, katastro eta Gizarte Segurantzaren neurriak jasotzeko. Horrela, pentsioak % 0,9 igoko dira Exekutibo berria osatzen denean.

Urteko azken Ministroen Kontseilua egin dute, eta Isabel Celaak Espainiako Gobernuko jarduneko bozeramaileak agerraldia egin du ondoren. Era berean, lanbide arteko gutxieneko soldata elkarrizketa sozialean sindikatuek eta patronalak adosten dutenaren arabera igoko dutela iragarri du Celaak.

Honenbestez, abenduaren 21eko errege-dekretua luzatzea adostu du jarduneko Gobernuak; izan ere, abenduaren 31n indarrean egoteari utziko dio. Orduan 2019rako lanbide arteko soldata finkatu zuen Exekutiboak.

Ezohiko arrazoiengatik eta premiazko beharrizanengatik "urtarrilaren 1etik aurrera indarrean mantentzea saihestezina da, elkarrizketa sozialaren markoan 2020rako lanbide arteko gutxieneko soldataren errege-dekretua onartu arte, Langileen Estatutu Legeko testuaren 27. artikuluak aurreikusi bezala", Celaak azaldu duenez.

Pentsioei dagokionez, "une egokian" % 0,9ko igoera bakarra izango dela gogorarazi du jarduneko bozeramaileak, eta ez bi: % 0,25eko bat eta % 65eko beste bat. Horrek gastu handiagoa suposatuko lukeela argudiatu du Celaak, ez bakarrik kostuan, baita azpiegitura logistikoan ere.

2019rako onartu zuten % 1,6ko igoerari esker pentsioak erosteko ahalmena berreskuratzen ari direla gogorarazi du ministroak. Igoera hura Mariano Rajoyk eta EAJk adostu zuten. Bestalde, onartu ondoren % 0,9ko igoerak atzeraeragina izango duela argi utzi du Celaak.

Celaak onartu duenez, pentsioen zein gutxieneko soldataren igoerak "interes sozial handia" du. Kasu bietan jendearen mesederako erantzun praktiko bat “laster” izatea espero du jarduneko bozeramaileak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena