Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Halaber, buruzagi kataluniarraren kontrako euroaginduari eusteko eskatu dio Pablo Llarena epaileari Ministerio Publikoak.
Carles Puigdemont, joan den astean, Europako Parlamentuan. Argazkia: EFE.
Carles Puigdemont Generaliteko presidente kargugabetuaren kontrako euroaginduari eusteko eskatu dio Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak Pablo Llarena independentziaren kontrako prozesua epaitu zuen epaileari. Europako Parlamentuak joan den astean Puigdemonten eta Toni Comin kontseilari izandakoaren immunitatearen inguruan hartutako erabakia baliogabetu dezala eskatzeko ere esan dio Ministerio Publikoak Gorenari.
Pasa den ostiraleko data duen idatzi baten bidez egin ditu bi eskaerok Fiskaltzak. Testu horretan, baita ere, Fiskaltzak dio harik eta Europako Parlamentuak buruzagi kataluniarren immunitateari buruz erabaki irmoa hartu arte, Belgikako epaileek ezingo dutela euroaginduari buruz erabaki. Hala, Belgikako Justiziari prozeduraren berri ematea eskatu du.
Europako Parlamentuan sartzeko debekua kendu zieten Puigdemonti eta Comini. Hala erabaki zuen David Sassoli Europako Parlamentuko presidenteak, Europar Batasuneko Auzitegiak Oriol Junquerasi buruz emandako ebazpenaren ondotik.
Epai horren arabera, Junqueras eurodiputatu izendatu behar zuten joan den maiatzean Europako Parlamenturako hauteskundeen emaitzak ofizialki ontzat eman zirenetik, eta une horretatik bertatik immunitatea izan behar zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa